Pint of Science 2025
Lankidetzak
- Parte-hartzailea
-
Esteban Zingales (DIPC), Manuel Sánchez del Castillo (DIPC) eta Francesc Ballester (DIPC).
- Noiz
-
2025/05/19
19:00 - Lekua
- Donostia
- Antolatzaileak
- Pint of Science
- Gehitu egutegira
-
iCal

Pint of Science Jaialdia nazioarteko ekitaldia da, bertan komunitate zientifikoak bere ezagutzak gertuko giroan partekatzen ditu. DIPCk ekimen hau babestu eta bertako ikertzaileek parte hartzen dute zientzia herritarrei hurbiltzeko asmotan.
Astelehenean, ondorengo hitzalditan hartuko du parte DIPCk:
- "Localizando metalofármacos en el espacio celular" Esteban Zingales (DIPC) eta Manuel Sánchez del Castillo (DIPC) ikerlariekin. X izpietan oinarritutako teknikak, hala nola X-ray Fluorescence Microscopy (XFM) eta X-ray Absorption Near Edge Structure (XANES), oso tresna erabilgarriak dira organismo bizidunetako metalofarmakoak aztertzeko. Oso zehatzak dira (kantitate oso txikiak detektatzen dituzte), ez dituzte laginak kaltetzen eta zelulen barruko elementuak behatzeko aukera ematen dute. Horrek metalofarmakoen arrastoa organismo bizietan jarraitzen laguntzen digu. Hitzaldi honetan, teknika horien funtzionamendua eta aplikazioak azalduko ditugu, eta metalofarmako berrien garapenean duten garrantzia azpimarratuko dugu. Hitzaldia gazteleraz. Bar-Restaurante Antonieta, Bizkaia Pasealekua 14, Donostia.
- "El Mejor Regalo es un Material Topológico" Francesc Ballester (DIPC) ikerlariarekin. Denok ezagutzen dugu katiluaren eta donutaren analogia, baina zer zerikusi du horrek materialekin? Nola egituratzen dira elektroiak (edo beste partikula batzuk) material kristalino baten barruan? Materialaren barruan gertatzen denak zergatik eragiten digu azalean? Zertarako balio dute material horiek? Ba al dago aplikazio praktikorik? Hori guztia erantzungo dugu hitzaldian, materialetan elektroiei eta fonoiei buruz hitz eginez, zein korapilo erraz aska daitezkeen eta zein ez ikusiz. Hitzaldia gazteleraz. Duit Wine & Bistro, Antonio Arzak Kalea 4, Donostia.
Ateak 18:00tan zabalduko dira. // Ekitaldia 19:00-21:00.
+ INFO