Pint of Science 2025

Lankidetzak

Parte-hartzailea
Laura Navarro Cozcolluela (DIPC), Alfredo Manuel Rotundo (DIPC) eta Marta Costa Verdugo (DIPC)
Noiz
2025/05/21
19:00
Lekua
Donostia eta Irun
Antolatzaileak
Pint of Science
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Pint of Science 2025

Pint of Science Jaialdia nazioarteko ekitaldia da, bertan komunitate zientifikoak bere ezagutzak gertuko giroan partekatzen ditu. DIPCk ekimen hau babestu eta bertako ikertzaileek parte hartzen dute zientzia herritarrei hurbiltzeko asmotan.

Asteazkenean, ondorengo hitzalditan hartuko du parte DIPCk:

  • "Los fotones saben de cáncer (sin leer el horóscopo)", Laura Navarro Cozcolluela ikerlariarekin. Hitzaldi honetan, positroien emisio bidezko tomografian (PET) fisikak eta medikuntzak duten loturaz hitz egingo dut. Medikuntza nuklearreko irudi-teknika hori minbizia edo Alzheimerra bezalako gaixotasunak aztertzeko erabili ohi da. Bereziki, modu hurbilean azalduko dut nola lortzen diren PET irudiak, gorputzean sartzen den erradioisotopoak positroiak igortzen dituenetik, ondoren sortzen diren bi fotoien detekziotik igaroz, azken irudia osatu arte. Gainera, labur-labur azalduko dut nola ikertzen den teknika hori partikulen fisikako laborategi batean. Hitzaldia gazteleraz. Altzola Taberna, Urdanibia Plaza, 20304 Irun.
  • "Metales en la medicina", Alfredo Manuel Rotundo eta Marta Costa Verdugo ikerlariekin. Trantsizio-metalak oso elementu preziatuak dira, funtsezko osagaiak baitira hainbat teknologiatan. Hala ere, sarritan saihestu edo ezabatu beharreko kutsatzaile arriskutsutzat hartzen dira. Hitzaldi honetan, metal hauek gure osasun-arazoetarako ere soluzioa garrantzitsuak ematen dituztela eta gure ongizatea hobetzen laguntzen dutela azalduko dugu. Hitzaldia gazteleraz. Mala Gissona, Zabaleta Kalea 53, Donostia.

Ateak 18:00tan zabalduko dira. // Ekitaldia 19:00-21:00. 

+ INFO