Gure ikerlariak Pint of Science Jaialdian

Lankidetzak

Parte-hartzailea
Elena Ramos Cascón (DIPC) eta Irene Valderrama Flores  (DIPC)
Noiz
2026/05/20
19:00
Lekua
Mala Gissona, Zabaleta Kalea 53, Donostia / San Sebastián.
Antolatzaileak
Pint of Science
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Gure ikerlariak Pint of Science Jaialdian

Pint of Science Jaialdia nazioarteko ekitaldia da, bertan komunitate zientifikoak bere ezagutzak gertuko giroan partekatzen ditu. DIPCk ekimen hau babestu eta bertako ikertzaileek parte hartzen dute zientzia herritarrei hurbiltzeko asmotan.

Asteazkenean, DIPCko ikerlariek ondorengo hitzaldiak emango dituzte:

  • "De los neutrinos a las estrellas", Elena Ramos Cascón (gaztelaniaz). Izar batzuk bizitzaren amaieran supernoba izeneko leherketa izugarri batean hiltzen dira. Gertaera hauek Unibertsoan dauden bortitzenetakoak dira, hala ere, ezer gutxi dakigu haiei buruz. Bestalde, neutrinoak unibertsoko partikula ugarienetakoak dira. Supernobetan sortzen diren neutrinoak detektatuz, askoz hobeto uler genitzake, baina hori ez da batere lan erraza.
  • "Grandes, brillantes y autodestructivas", Irene Valderrama Flores (gaztelaniaz). Lehenengo izarrak ikaragarriak ziren, denbora gutxi bizi ziren eta oso autosuntsitzaileak ziren. Ez zuten gaur zeruan ikusten ditugun izarren antzik. Hain masiboak izanik, askok azkenean zulo beltz erraldoiak osatu zituzten, gaur egun ia galaxia guztien erdian aurkitzen ditugun zulo beltz supermasiboen haziak izan zitezkeenak hain zuzen. Hitzaldi honetan, nire helburua gaur ezagutzen dugun unibertsoaren aurrekoak izan ziren lehen izar eta zulo beltz horiei buruz pixka bat gehiago ezagutaraztea da.

+ INFO eta hitzaldi gehiago