STEAM Euskadi ekimenaren baitan "Grabitatzen duten gorputzak: Nola integratu artea eta zientzia" jarduera daramagu ikasgelara

Lankidetzak

Parte-hartzailea
DIPC, Bigarren hezkuntzako ikasleak
Noiz
2024/11/15
Lekua
Bizkaia
Antolatzaileak
Eusko Jaurlaritza, Innobasque, DIPC
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
STEAM Euskadi ekimenaren baitan "Grabitatzen duten gorputzak: Nola integratu artea eta zientzia" jarduera daramagu ikasgelara

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako STEAM Euskadi estrategiaren helburua hezkuntzako etapa guztietan heziketa eta prestakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea da. STEAM arloko bokazio eta asmo profesionalak sustatzea du helburu, baita euskal herritarren artean dibulgazio eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea ere eragile sozioekonomikoen partehartzearekin.

Ekimen honen baitan DIPC ikerketa zentroak “Grabitatzen duten gorputzak: Nola integratu artea eta zientzia” jarduera proposatzen du. Jarduera honetan, ikasleak zientziara eta teknologiara hurbiltzen dira, artea eta sormena txertatuz. DIPCko kosmologiako ikerketa-taldeak talde-dinamika sortzaile eta performatiboak garatzen ditu ikasgelan, grabitazio-eremuarekin lotutako kontzeptuak ulertzen eta esperimentatzen laguntzeko.

2024-2025 ikasturtean bi ikastetxetan burutuko da jarduera.

STEAM Sare jarduera katalogoan eskainitako aktibitatea da.

+ INFO