Teknologia kuantikoak: zer da hori?

Lankidetzak

Parte-hartzailea
Javier Aizpurua
DIPC, Ikerbasque, BasQ
Noiz
2024/12/18
19:00
Lekua
Bidebarrietako Liburutegi Nagusia
Antolatzaileak
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
Gehitu egutegira
iCal

Webgunea

Subscribe to Newsletter
Teknologia kuantikoak: zer da hori?

Azken urteetan teknologia kuantikoen esparruan hainbat aurrerapauso eman dira. Horren adibide da, esaterako, datorren urtean IBM konpainiak, Basque Quantum proiektuaren barnean, Donostian jarriko duen ordenagailu kuantikoa. Basque Quantum Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak sustatuko ekimen estrategikoa da Gipuzkoako, Bizkaiako eta Arabako Foru Aldundiekin batera.

Horrelako tresna batek, kalkuluak azkarrago egiteko daukan gaitasunagatik, orain arte konponezinak ziren arazoei aurre egiteko atea zabaltzen du.

Izan ere, konputazio kuantikoaren ezaugarri nagusia da bit-etan oinarritu beharrean qubit-etan lan egiten duela. Horrek ahalbidetzen du ordenagailuak askoz ere arinago lantzea informazioa eta hainbat ate zabaldu ditzake. Baina ez hori bakarrik. Teknologia kuantikoek arlo ezberdinetan inpaktu handia izan dezakete. Esaterako, material berriak diseinatu ahalko dira, botika espezifikoak sortu edota ikerketaren optimizazioa hobetu.

Horretaz hitz egingo du, hain zuzen ere, Javier Aizpurua Basque Quantum (BasQ) ekimeneko zuzendari zientifikoak eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Ikerbasque irakasleak “Teknologia kuantikoa: zer da hori?” hitzaldian.

Hizkera erraz eta hurbilean Aizpuruak konputazio kuantikoaren oinarriak deskribatuko ditu eta teknologia horrek zein ondorio izango dituen azalduko du Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren edizio berrian.

Hitzaldia abenduaren 18an izango da, Bidebarrieta Liburutegian, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea izango da edukiera bete arte eta streaming bidez ere ikusi ahal izango Kulturgunea kanalean.

Hizlariari buruz

javier_aizpurua-high-quality.jpg

Javier Aizpurua Basque Quantum (BasQ) ekimeneko zuzendaria eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Ikerbasque irakaslea da. Bere doktorego ikasketak bukatu eta gero, bi ikerketa egonaldi burutu zituen, bata Suedian eta bestea Estatu Batuetan. Atzerritik bueltatzean, Donostian Nanofotonikaren teoriaz arduratzen zen bere ikerketa taldea osatu zuen, eta, hortik aurrera, argia eta materiaren arteko elkarrekintza kuantikoa ikasi du bere taldearekin batera. Bere ikerketa lanagatik munduko ikertzaile aipatuenen artean goraipatua izan da urtez urte.

Azken aldi honetan zenbait sari jaso ditu bere zientzia ekarpenengatik, besteak beste, Euskadi Ikerketa Saria 2022an. BasQ ekimenaren zuzendaritza bere gain hartu berri du azken urte honetan, eta, ekimen honen bidez, Euskadi teknologia kuantikoen garapenean lider gisa kokatzea du helburu, ikerketa eta talentua sustatuz, teknologia horietan nazioartean erreferente bihurtzeko.