Nanozientzia eta Kuantika: benetan?

Zientziaren Bide Berriak

Parte-hartzailea
Arantzazu García Lekue
DIPC, Ikerbasque
Noiz
2024/10/22
19:00
Lekua
Ernest Lluch K.E. (Anoeta pasealekua 13, Donostia)
Antolatzaileak
DIPC, Ernest Lluch K.E.
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Nanozientzia eta Kuantika: benetan?
Aran García Lekue

Zientziaren Bide Berriak programaren baitan, nanozientzia eta kuantikaren inguruan arituko da DIPCko Aran Garcia-Lekue ikertzailea. Hitzaldiaren ostean elkarrizketa bat egingo zaio, eta publikoak ere izango du galderak egiteko aukera.

Fenomeno kuantikoak normalean gure eguneroko bizitzan bizi ditugunak baino luzera eta denbora eskala txikiagoan behatzen dira, hau da, nanoeskalan. Azken hamarkadetan nanozientziaren garapenean egindako aurrerapenek ohiko bihurtu dute eskala horietan gertatzen diren fenomeno fisikoak ikertzea, mekanika kuantikoaren efektuak esploratzeko eta aprobetxatzeko aukerak irekiz. Nanoteknologiaren eta zientzia kuantikoaren bateratze hau azkar hedatzen ari da, eta garapen teknologiko berrietarako aukera eskaintzen du, besteak beste komunikazio eta konputazio kuantikoan.

Hitzaldia euskaraz izango da (ez dago itzulpen zerbitzurik). Sarrera librea aforoa bete arte.

Hizlariari buruz

Aran Garcia-Lekue Ikerbasque ikertzailea da Donostia International Physics Center-en (DIPC). Fisika Zientzietan lizentziaduna eta Materialen Zientzian eta Ingeniaritzan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Donostian gain, lanean aritu izan da Erresuma Batuan, Estatu Batuetan, Alemanian edota Danimarkan. Bere ikerketak propietate kuantiko elektronikoak nanoeskalan simulatzeko tresna konputazionalak garatu eta aplikatzea du ardatz. Azken urteetako bere lan-ildo nagusiak elektronika molekularraren eta dimentsio baxuko materialen arlokoak izan dira, zehazki, grafeno-nanoegituren gainekoak. Izan ere, nanoelektronikan eta konputazio kuantikoan erabiltzeko etorkizun handia dute material horiek. Dibulgazio zientifikoarekin eta emakumeek zientzian duten papera ikusaraztearekin duen konpromisoa agerikoa da publiko zabalari zuzendutako jardueretan parte hartzen baitu maiz.