Kultura mapeatzen. Zientziak eta Humanitateak uztartzen (gazteleraz)

Zientziaren Bide Berriak

Parte-hartzailea
Gustavo Ariel Schwartz
CSIC, DIPC
Noiz
2024/11/26
19:00
Lekua
Ernest Lluch K.E. (Anoeta pasealekua 13, Donostia)
Antolatzaileak
DIPC, Ernest Lluch K.E.
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Kultura mapeatzen. Zientziak eta Humanitateak uztartzen (gazteleraz)
Gustavo Ariel Schwartz

Zientziaren Bide Berriak programaren baitan, Gustavo Ariel Schwartz ikerlaria zientzien eta humanitateen inguruan arituko da.

Kultura ekuazioen bidez azter al dezakegu? Ideiak, teoriak edo pertsonak bektore bihur al daitezke? Sare konplexuek paradigma aldatu dute egitura eta ezagutzaren bilakaera ulertzeko moduan. Gaur egun badakigu ez dagoela ideia isolaturik, kontzeptu berri bakoitza ingurune jakin batean garatzen dela, eta ingurune hori, aldi berean, kulturaren esparru desberdinez elikatzen dela. Garai bakoitzeko "imaginario kolektiboa" esaten zaio horri. Zientziak eta humanitateak elkarren mende garatzen dira irudimen horren barruan, eta eremu batean gertatzen denak nahitaez besteei eragiten die.

Hitzaldi honetan, sare konplexuen formalismo matematikotik abiatuta eta Wikipediaren corpusa erabiliz, artearen, zientziaren eta humanitateen arteko elkarrekiko eraginak ikusi eta ulertzeko mapa kulturalak sor daitezkela ikusiko dugu. Metodologia berri horrek pertsona ikonikoen eta ideia iraultzaileen inguruko kultura-sareen azterketa bultzatzen du, sare horiek sortzea ahalbidetzen duten egitura eta dinamika ulertzeko. Hala, datu-zientzia eta kultura-analitika konbinatu egiten dira zientziak eta humanitateak nahasteko.

Hitzaldia gazteleraz izango da (ez dago itzulpen zerbitzurik). Sarrera librea aforoa bete arte.

Hizlariari buruz

Gustavo Ariel Schwartz (Buenos Aires, 1966): fisikaria eta idazlea. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) zientzialari titularra da, eta Donostiako Materialen Fisika Zentroan (CFM CSIC-UPV/EHU) egiten du ikerketa-lana. DIPCeko Mestizajes programaren sortzailea eta zuzendaria ere bada. Luisa Etxenikerekin batera, La Entrevista antzezlanaren egilekidea da. Horrez gain, #Nodos talde-lana ere kaleratu zuen, eta Creativium argazki-liburua argitaratu zuen. Hirurogei artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu eta Arte, Literatura y Ciencia bloga kudeatzen du.