Unibertsoari buruz jakin nahi izan duzun guztia baina inoiz galdetzera ausartu ez zarena [ES]
Zientziaren Bide Berriak
- Parte-hartzailea
-
Juan José Gómez Cadenas
DIPC - Noiz
-
2025/04/01
19:00 - Lekua
- Ernest Lluch K.E. (Anoeta pasealekua 13, Donostia)
- Antolatzaileak
- Ernest Lluch KE (Donostia Kultura), DIPC
- Gehitu egutegira
-
iCal
![Unibertsoari buruz jakin nahi izan duzun guztia baina inoiz galdetzera ausartu ez zarena [ES] Unibertsoari buruz jakin nahi izan duzun guztia baina inoiz galdetzera ausartu ez zarena [ES]](https://dipc.ehu.eus/eu/zientzia-gizartea/zientziaren-bide-berriak/jjgc-eu/@@images/d9bfc3d4-54ea-452d-ad7c-c68362ace18f.png)
Udaberri honetan bueltan da Ernest LLuch kultur etxeak eta DIPCk elkarlanean antolatzen duten "Zientziaren Bide Berriak" hitzaldi zikloa. Apirilaren 1ean Juan José Gómez Cadenas fisikari eta idazlearekin Unibertsoan sakontzeko aukera izango dugu.
“Historias de Taberna Galáctica” komiki famatuen bineta batean, pertsonaia batek beste bati honakoa aitortu zion: “Unibertsoa infinitua da, eta gainera oso handia”.
Infinitua al da Unibertsoa? Zein handia da? Nola sortu zen eta zer gertatu zen bere lehen uneetan? Genesiak nahi bezala egin al zen argia? Noiz? Zer gertatu da azken hamahiru mila milioi urteetan? Zein da Unibertsoaren etorkizuna? Eta Multibertsoa? Unibertsoa oso handia ez ezik, misteriotsua eta mirariz betea dagoela ere erantzun zezaken gure pertsonaiak.
Hitzaldia gazteleraz izango da. Sarrera libre eta doakoa aforoa bete arte.
Zikloko azken hitzaldiak podcast formatuan entzungai daude Donostia Kultura Irratian.
Hizlariari buruz
Juan José Gómez Cadenas fisikaria eta idazlea da, gaur egun Ikerbasque irakasle ikertzailea DIPCn. Bere ikerketa-ildoak partikulen eta astropartikulen fisika, neutrinoen fisika eta instrumentazio nuklearra hartzen ditu. Canfranceko Lur Azpiko laborategian gauzatzen ari den NEXT esperimentuaren zuzendaria da. Break-Through physics saria jaso zuen 2016an (sari-partekatua, K2K eta T2K kolaborazioak) eta Espainiako 2016ko Zientzia selekzioko kide izan zen. Bere ibilbide zientifikoan zehar, Fulbright bekaduna izan da Stanford Linear Accelerator Center-en, doktoretza ondoko ikertzailea SCIPP-n (Santa Cruz Institute for Particle Physics), CERN-eko kidea, irakasle elkartua Massachussets-eko Unibertsitatean Amherst-en, irakasle bisitaria Harvard Unibertsitatean, Genevako Unibertsitatean eta KEKn (Japan Center for Particle Physics), katedraduna Valentziako Unibertsitatean eta ikerketa-irakaslea CSICen. Europar Batasuneko prestigio handiko bi laguntza jaso ditu, Adavanced Grant/ERC bata eta Synergy Grant/ERC bestea. Idazle gisa, bost eleberri argitaratu ditu, bi dibulgazio-saiakera, eta Jot Down online-magazineko sail zientifikoa zuzentzen du.