Maria Navarro Gastiasoro gure gizarteko material kuantikoen fisikaz arituko da

Zientziaren Bide Berriak

Parte-hartzailea
Maria Navarro Gastiasoro
DIPC
Noiz
2025/11/04
19:00
Lekua
Ernest Lluch K.E. (Anoeta pasealekua 13, Donostia)
Antolatzaileak
Donostia Kultura (Ernest LLuck K.E.), DIPC
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Maria Navarro Gastiasoro gure gizarteko material kuantikoen fisikaz arituko da
Maria Navarro Gastiasoro.

Zientziaren Bide Berriak programaren barruan, Maria Navarro Gastiasoro DIPCko ikertzaileak "Lege klasikoetatik harago, material kuatikoak gure gizartean" hitzladia eskainiko du. Hitzaldiaren ostean, publikoak galderak egin eta gogoetak partekatzeko aukera izango du.

Hitzaldia euskaraz izango da (itzulpen zerbitzurik ez dago).

Sarrera librea lekuak bete arte.

Oharra: Hitzaldiaren grabaketa Donostia Kultura Irratian podcast gisa eskainiko da egun batzuk barru.

Hizlariari buruz

Maria Navarro Gastiasoro. EHUko Unibertsitatean Fisikan lizentziatu ondoren, Kopenhageko Unibertsitatean masterra eta Fisikan doktoretza burutu zituen 2016an. Hiru urte eman zituen Minnesotako Unibertsitateko (Minneapolis, AEB) Material Kuantikoen Zentroan (2017-2019) eta beste hiru CNR-Sapienza Unibertsitatean (Erroma, Italia) ikerketa talde ezberdinetan material kuantikoen inguruan teknika teoriko berriak ikasten eta lantzen. Erromako egonaldirako (2020-2022) Europako Batzordeko Marie Curie Fellowship-a lortu zuen. 2023an bueltatu zen Euskal Herrira bere ikerketa taldea DIPCan garatzera Ramon y Cajal Fellow gisa. Nazioarteko eta bertako kolaboratzaileekin ari da lanean material kuantikoen eredu teorikoetan, hala nola, supereroankortasuna sistema polarretan, trantsizio-metalen fase korrelatuak, eta efektu flexo-fotovoltaikoa. Dibulgazio jardueretan ere aktiboa da, urtero Emakumeak Zientzian ekitaldian parte hartuz (eskoletan, irratian, ‘Emakume zientzialariak atzo eta gaur 2025’ saioa), eta aurten Euskadiko Fimategiak, DIPCk eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten Zinema eta Zientzia zikloko aurkezleetako bat izan da.