Superkonputagailuak: Zer diren, zertarako erabiltzen diren eta zer muga dituzten

Zientziaren Bide Berriak

Parte-hartzailea
Txomin Romero
DIPCko Superkonputazio Zentroko zuzendaria
Noiz
2023/05/23
19:00
Lekua
Ernest Lluch KE
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Superkonputagailuak: Zer diren, zertarako erabiltzen diren eta zer muga dituzten
Frontier, munduko superkonputagailurik ahaltsuena

Hitzaldi honetan superkonputadorak zer diren, eta materialen zientzian, astronomian eta informatikan dituzten erabilera ezberdinen kasuak azalduko dira. Beren mugen inguruan ere hitz egingo da; gaur egun argitu ezin ditzaketen problemataz, eta agian inoiz argitu ezin dituztenetaz ere.

Hizlariari buruz

Txomin ROMERO DIPCko superkonputazio-zentroko zuzendaria da, zein Euskal Herriko superkonputazio-zentrorik ahaltsuena, eta Espainiako ahaltsuenetako bat den. Txominek ingeniaritza informatikoko lizentziatura eta doktoretza lortu zituen UPV/EHUn Adimen Artifizialaren inguruko ikerketa batekin, eta 20 urtetik gorako esperientzia du superkonputazioan eta haren azpiegituretan. UPV/EHUn ingeniari informatiko gisa 12 urtez lan egin ondoren, 2002. urtean DIPC hasi zen lanean, gaur egun Euskal Herriko ikertzaile guztiei zerbitzua ematen dien superkonputazio-zentroa sortzeko.

Gaur egun, Txomin Romerok superkonputazio-zentroaren zuzendaritza, irakaskuntza eta ikerkuntzarekin bateratzen ditu: prestazio handiko konputazio eskolak ematen ditu ingeniaritza biomedikoko master batean, adimen artifizialeko algoritmo mota bati buruz ikertzen du, banaketa-estimazioko algoritmoak izenekoak, eta hainbat zentrorekin lankidetzan dihardu, hala nola Donostiako Informatika Fakultatearekin edo Errioxako Nazioarteko Unibertsitatearekin, superkonputazio klasikorako edo konputazio kuantikorako erronka berriak bilatuz.

txomin_romeroasturiano-2.jpg