The fly - La mosca (David Cronenberg, 1987)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Ginés Morata Pérez
Centro de Biología Molecular Severo Ochoa CSIC, UAM - Noiz
-
2026/02/13
19:00 - Lekua
- Tabakalera, Donostia
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
-
iCal
Filmaren sinopsia:
Zientzialari batek akuri gisa erabiltzen du bere burua teletransportazio-esperimentu konplexu bat egiteko. Arrakastaz egiten du saioa, baina aldaketa bitxiak hasten zaizkio agertzen gorputzean. Aldi berean, deskubritzen du euli bat sartu zela esperimentua egin zuen kapsulan.
Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Ginés Morata Pérez garapenaren biologian funtsezko eredua den Drosophila melanogaster euliaren arkitektura biologikoaren azterketan zientzialari erreferentea da. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.
Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin.
Aurkezpena: gazteleraz
Egitaraua eta sarrerak:
Egitaraua Donostian; Sarrerak
Hizlariari buruz

Ginés Morata Pérez garapenaren biologian funtsezko eredua den Drosophila melanogaster euliaren arkitektura biologikoaren azterketan zientzialari erreferentea da. Ikerkuntza Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentroko eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko ikerketa irakaslea. Santiago Ramón y Cajal ikerketa sari nazionala jaso zuen 2002an, eta Ikerketa Zientifikoko eta Teknikoko Asturiasko Printzearen saria 2007an.