Zinema eta Zientzia Zikloa

Kultura zientifikoa eta zinematografikoa elkartzen dituen ekimena
Zinema eta Zientzia Zikloa

Kontsultatu Zinema eta Zientzia 2026 edizioaren programa

Donostia International Physics Center-ek (DIPC), Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Zinemaldiak (SSIFF) Zinema eta Zientzia Zikloa antolatzen dute 2018tik, kultura zinematografikoa eta zientifikoa ezagutaraztea helburutzat hartuta, 2026aren urtarrila eta martxoa bitartean proiektu arrakastatsu honen 9garren edizioa ospatuko da.

Proiekzioen artean, 10 bat film daude; astero aurkezten dituzte zientzialari adituek, eta publikoaren ikuspegi zientifikoa bultzatzen dute. Aurkezpen eta mahai-inguruek hausnarketa bultzatzen dute, eta gure ezagutza eguneratzen dute, azken aurrerapen zientifikoak aplikatuta. Programa osatzeko, hitzaldi zientifikoak eta eskola-umeentzako saio berezi arrakastatsuak antolatzen dira. 

Tabakaleran (Donostia) eta Arte Ederren Museoan (Bilbo) gauzatzen da programa osoa, eta, duela gutxi, Artium Museoa gehitu da Euskadiko Filmategiaren egoitza berri gisa. Gainera, areto komertzial batzuek (adibidez, Cinéma Le Sélect —Donibane Lohizune— eta Cines Golem —Iruña—), Iruñeko Planetarioarekin elkarlanean, proiektu kulturalarekin bat egin dute, eta beren hirietan ere zinema eta zientzia eskaintzen hasi dira.

Zikloaren gaiak aldatu egiten dira, beti zientziarekiko eta ezagutzaren adarrekiko lotura berrien bila. Irekierako Interstellar filmak (Christopher Nolan, 2014) erlatibitate orokorra eta duela gutxi aurkitutako grabitazio-uhinak jorratu zituen; La guerre du feu filmak (Jean-Jacques Annaud, 1981) ebidentziak ekarri eta eztabaida piztu zuen historian zehar gizakiek izan duten izaera bortitzari edo solidarioari buruz; eta Gorillas in the Mist filmak (Michael Apted, 1988) Diane Fossi primatologo eta kontserbazionista aitzindariaren bizitza eta obra ikaragarria omendu zituen.

Pedro Miguel Etxenikek, María Martinónek, Maria Blascok, Rafael Rebolok, Juan Ignacio Ciracek eta beste zientzialari ospetsu askok partekatu dute beren ikuspegi eta ezagutza berezia adi-adi entzun dien publikoarekin.

Sei urtean, bost hiritara zabaldu da Zinema eta Zientzia Zikloa, eta berrogeita hamar proiekzio eskaini ditu, baita beste hainbeste aurkezpen eta eztabaida ere. Ea zinemako istorioen inguruko ikuspegi zientifiko hori zinemazaleei eta zientziaren jarraitzaile sutsuei ere gustatzen zaien, zeinak askotan, zorionez, bat bera diren.

Aurreko edizioak

Kontsultatu aurreko zortzi ediziotako programazio osoak:

Datozenak
2026 Urt 31

The birds - Los pájaros (Alfred Hitchcock, 1963)

Juan Ignacio Pérez Iglesias

19:00 | Bizkaia Aretoa (EHU), Bilbao

2026 Ots 2

The fly - La mouche (David Cronenberg, 1987)

Amaia Arregi Buldain

20:30 | Le Select, Donibane Lohizune

2026 Ots 4

Sisters with Transistors (Lisa Rovner, 2020)

Mónica Bello

19:00 | Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz

2026 Ots 5

Sisters with Transistors (Lisa Rovner, 2020)

Lorea Argarate

19:00 | Golem Zinemak, Iruñea

2026 Ots 6

Sisters with Transistors (Lisa Rovner, 2020)

Monica Bello

19:00 | Tabakalera, Donostia

2026 Ots 8

Sisters with Transistors (Lisa Rovner, 2020)

Lorea Argarate

19:00 | Bizkaia Aretoa (EHU), Bilbao

2026 Ots 11

The fly - La mosca (David Cronenberg, 1987)

Ginés Morata Pérez

19:00 | Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz

2026 Ots 12

The fly - La mosca (David Cronenberg, 1987)

Beatriz Díaz Martín

19:00 | Golem Baiona Zinemak, Iruñea

2026 Ots 13

The fly - La mosca (David Cronenberg, 1987)

Ginés Morata Pérez

19:00 | Tabakalera, Donostia

2026 Ots 15

The fly - La mosca (David Cronenberg, 1987)

Beatriz Díaz Martín

19:00 | Bizkaia Aretoa (EHU), Bilbao

2026 Ots 16

The Social Network (David Fincher, 2010)

Hector Roche Carrasco

20:30 | Le Select, Donibane Lohizune

2026 Ots 18

The nutty professor - Irakasle zoroa (Jerry Lewis, 1963)

Xabier López

19:00 | Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz

2026 Ots 19

The nutty professor - Irakasle zoroa (Jerry Lewis, 1963)

Xabier López

19:00 | Golem Baiona Zinemak, Iruñea

2026 Ots 20

The nutty professor - Irakasle zoroa (Jerry Lewis, 1963)

Xabier López

19:00 | Tabakalera, Donostia

2026 Ots 21

The nutty professor - Irakasle zoroa (Jerry Lewis, 1963)

Xabier López

19:00 | Bizkaia Aretoa (EHU), Bilbao

2026 Ots 23

Nausicaä de la vallée du vent (Hayao Miyazaki, 1984)

Itxaso Etxeberria Lekanda

20:30 | Le Select, Donibane Lohizune

2026 Ots 25

La voie royale (Frédéric Mermoud, 2023)

Eva Ferreira

19:00 | Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz

2026 Ots 26

La voie royale (Frédéric Mermoud, 2023)

Eva Ferreira

19:00 | Golem Baiona Zinemak, Iruñea

2026 Ots 27

La voie royale (Frédéric Mermoud, 2023)

Eva Ferreira

19:00 | Tabakalera, Donostia

Hitzordu guztiak +