Silvia Bonoliren hitzaldia Irunen eguzki eklipse totalaren inguruan

Kutxa Fundazioa eta DIPC

Parte-hartzailea
Silvia Bonoli
DIPC, Ikerbasque
Noiz
2026/06/04
18:30
Lekua
Oiasso Museoa, Irun
Antolatzaileak
Kutxa Fundazioa, DIPC, Oiasso Museoa
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Silvia Bonoliren hitzaldia Irunen eguzki eklipse totalaren inguruan

Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroek hamarkada bat baino gehiago daramate elkarlanean, ospe handiko zientzialarien eskutik gaurkotasun zientifikoa eta interes soziala duten dibulgaziozko hitzaldiak antolatzen.

2026an gaurkotasun handiko gaia izango dugu hizpide, Iberiar Penintsula abuztuaren 12an zeharkatuko duen eguzki eklipse totala. Naturaren ezohiko fenomeno hau 1905an ikusi ahal izan zen azkenekoz gure lurraldean. Bitxia badirudi ere, eguzki eklipseek lotura estua izan dute aurkikuntza zientifiko handiekin historian zehar, batez ere fisikaren alorrean. Hitzaldi honetan, DIPCko astrofisikari Silvia Bonolik aurkikuntza harrigarrienetako batzuk zeharkatuko ditu, gure planetatik hasi eta gure galaxiako mundu urrunenetara eramango gaituen bidaian.

Hitzaldia hiritar guztiei dago zuzendua eta gazteleraz izango da (ez da aldibereko itzulpenik egongo). Sarbidea doakoa da eta izen ematea ez da beharrezkoa.

Jarduera hau Kutxa Fundazioak eta DIPCk gure lurraldeko hainbat tokitan antolatu dituzten erabateko eguzki-eklipseari buruzko hitzaldi batzuen parte da, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailak sustatutako Jakindari ekimenaren barruan. Zikloak Oiasso Museoa eta Bergarako Laboratoriumen laguntza berezia du.

Hizlariari buruz

silvia_bonoli-2.jpg

Silvia Bonoli astrofisikari italiarra da, eta Ikerbasque ikertzaile gisa dihardu DIPCn 2018tik. Bere lan zientifikoa zulo beltz supermasiboen azterketan zentratzen da batez ere, bere eraketa ikertzen du eta baita bizi diren galaxietan duten eragina ere. Boloniako Unibertsitatean gradu-ikasketak eta Torontoko Unibertsitatean astrofisikako masterra egin ondoren, doktoretza lortu zuen Municheko Astrofisikako Max Planck Institutuan. Ondoren, doktoretza ondoko egonaldiak egin zituen Zuricheko Unibertsitatean eta Stanfordeko Unibertsitatean. 2013an Aragoiko Kosmosaren Fisikako Ikasketa Zentroan hasi zen ikertzaile gisa. Ikerketa-lanaz gain, zientzia gizartera hurbiltzeko konpromiso sendoari eusten dio, zientzia-dibulgazioko jardueretan parte hartuz eta hauek sustatuz.