Kutxa Fundazioa eta DIPC

Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) elkarlanean antolatzen dituzte gaurkotasun zientifikoko eta interes sozial eta kulturaleko gaiei buruzko dibulgazio-hitzaldiak zientzialari ospetsu eta komunikatzaile handien eskutik. Hitzaldiak, gaztelaniaz eta euskaraz, doakoak dira, ez dute izen-ematerik behar eta herritar guztiei irekita daude.
Nazio Batuen Erakundeak 2025. urtea Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtea izendatu duela eta, aurten "Kuantikaz blai!-¡Empápate de Cuántica!" hitzaldiak antolatu ditugu elkarlanean. Maiatzaren 14an, Aran Garcia-Lekue DIPCko Ikerbasqueko irakasle eta nanoelektronikan adituaren hitzaldiarekin hasiko gara: "Aldatu txipa, murgildu kuantikan!". Irailaren 2an, Eduardo Sáenz de Cabezón izango dugu gurekin, Universidad de la Rioja-ko matematikaria eta ibilbide handiko zientzia-dibulgatzailea, "Manotazos en una habitación oscura. La llegada de la computación cuántica" hitzaldia aurkezteko.
2019 eta 2023 bitartean hitzaldiak ZientziaKutxa zikloaren baitan antolatu ziren. Edizio ezberdinetan, askotariko zientzialariak izan ziren, hala nola, Petra Rudolf fisikaria, Carlos Briones astrobiologoa edo eta Maria Intxaustegi itsas arkeologoa. Hainbat gai jorratu zituzten: fisika kuantikoa eta bizitzaren jatorria bezalako gai oinarrizkoagoetatik hasi eta, esplorazioarekin nahiz “landa-lanarekin” lotura handiagoa duten bulkanologia, Afrikako astronomia-hezkuntza eta espedizio polarretara. Hitzaldiak gure youtubeko kanalean ikusgai daude.
Aurreko edizioak:

Zientziakutxa 2023. Red hot
Gorriak bere forma bizienetan eta oroigarrienetan presentzia nabarmena hartu zuen sumendiez, klima aldaketaz, banpiroaren figuraz eta neurozientziaz hitz egin zen ziklo honetan.

Zientziakutxa 2021. Traveller gen
Pandemiak garaian, Zientziakutxak zientzialarien gen bidaiaria aldarrikatu zuen gure muga fisikoak eta mentalak gainditzeko.

Zientziakutxa 2020. Contemporary science at your fingertip
2020an, Zinema eta Zientzia zikloan proiektatutako Automata, El árbol de la vida eta Despertares filmek robotikaz, bizitzaren jatorriaz eta garunaz hitz egiteko balio izan zuten, besteak beste.
Zientziakutxa 2019
Manotazos en una habitación oscura. La llegada de la computación cuántica.
Eduardo Sáenz de Cabezón
18:30 | Kutxa Fundazioa Kluba (Tabakalera, 1 solairua, Donostia)
Ekintzak
aktibitate guztiak +- Passion for Knowledge
- Zinema eta Zientzia Zikloa
- Artea eta Zientzia
- STROM - Astronomia Inklusiboa
- Emakumeak Zientzian
- Eskolen bisitak
- On Zientzia
- Kutxa Fundazioa eta DIPC
- Dantzaren Kristalizazioa
- Topaketak top@DIPC Zientziarekin solasean!
- Donostia Zinemaldia zientziarekin bat
- Jot Down Ciencia
- Donostia, Zientzia Hiria
- Zientziaren Bide Berriak
- Mestizajes
- Zientzia Astea
- Harrotasuna Zientzian
- El Palo de Eratóstenes
- Aranzadiren Astronomia Jardunaldiak
- Inspira Bizitzak
- Donostia Week-INN
- Mapping Ignorance
- IKUR Hitzaldi Kuantikoak
- Lankidetzak
- Ekitaldi bereziak
- Zientzia eta Xakea
- Kimikoteka
- Bertsozientzia
- Naukas Donostia
- nanoKOMIK
- Albert Einstein
- STEAM Sare: Gorputz grabitatorioak