Eguzkiaren itzalean: eklipseen ikuskizuna eta zientzia

Zientziaren Bide Berriak

Parte-hartzailea
Silvia Bonoli
DIPC
Noiz
2026/04/21
19:00
Lekua
Ernest Lluch K.E. (Anoeta pasealekua 13, Donostia)
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Eguzkiaren itzalean: eklipseen ikuskizuna eta zientzia
AA-k sortutako irudia.

Zientziaren Bide Berriak programaren barruan, Silvia Bonoli DIPCko ikertzaileak eguzki-eklipseei buruzko hitzaldia emango du.

Abuztuaren 12an, eguzki-eklipse osoa ikusteko aukera izango da Iberiar Penintsulatik. Naturak eskaintzen digun ikuskizunik harrigarrienetako bat da. Argia, tenperatura eta inguruko soinuak bat-batean aldatzen dira eta, minutu batzuez, zentzumen guztietarako esperientzia paregabea biziko da.

Baina eguzki-eklipse osoak ez dira fenomeno liluragarri hutsak: aurkikuntza zientifiko handietarako ere giltzarri izan dira. Hitzaldi honetan, eklipseei esker egin izan diren aurkikuntza harrigarrienetako batzuk ikusiko ditugu, gure planetatik gure galaxiako mundu ezagunenetara eramango gaituen bidaian barneratuz.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da (itzulpen zerbitzurik ez dago).

Sarrera librea lekuak bete arte.

Jarduera hau Eusko Jaurlaritzak bultzatutako “JAKINALDI – Eklipsearen Jaia 2026” egitasmoko programaren barruan kokatzen da.

Oharra: Hitzaldiaren grabaketa Donostia Kultura Irratian podcast gisa eskainiko da egun batzuk barru.

Hizlariari buruz

silvia_bonoli-1.jpg

Silvia Bonoli astrofisikari italiarra da, eta Ikerbasque ikertzaile gisa dihardu DIPCn 2018tik. Bere lan zientifikoa zulo beltz supermasiboen azterketan zentratzen da batez ere, bere eraketa ikertzen du eta baita bizi diren galaxietan duten eragina ere. Boloniako Unibertsitatean gradu-ikasketak eta Torontoko Unibertsitatean astrofisikako masterra egin ondoren, doktoretza lortu zuen Municheko Astrofisikako Max Planck Institutuan. Ondoren, doktoretza ondoko egonaldiak egin zituen Zuricheko Unibertsitatean eta Stanfordeko Unibertsitatean. 2013an Aragoiko Kosmosaren Fisikako Ikasketa Zentroan hasi zen ikertzaile gisa. Ikerketa-lanaz gain, zientzia gizartera hurbiltzeko konpromiso sendoari eusten dio, zientzia-dibulgazioko jardueretan parte hartuz eta hauek sustatuz.