The third man - Hirugarren gizona (Carol Reed, 1949)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Miren Itziar Alkorta Calvo
EHU - Noiz
-
2026/03/15
19:00 - Lekua
- Bizkaia Aretoa (EHU), Bilbao
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
-
iCal
Filmaren sinopsia:
Gerra Hotzaren hasiera, Viena, 1947. Holly Martins iparramerikarra Mendebaldeko eleberrigile kaskar bat da. Austriakohiriburura iristen da, hiria lau eremutan banatuta eta II. Mundu Gerrako estatu aliatuek okupatuta dagoen garaian. Hollyk haurtzaroko lagun bat bisitatuko du, Harry Lime, zeinak lana lortuko diola agindu baitio.
Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Miren Itziar Alkorta Calvo Biokimika eta Biologia Molekularreko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Bere ikerketak antibiotikoekiko erresistentziari irtenbidea aurkitzea du helburu. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.
Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa ingeleraz, euskarazko azpitituluekin.
Aurkezpena: euskaraz.
Egitaraua eta sarrerak:
Egitaraua Bilbaon; Sarrerak
Hizlariari buruz

Miren Itziar Alkorta Calvo Biokimika eta Biologia Molekularreko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Bere ikerketak antibiotikoekiko erresistentziari irtenbidea aurkitzea du helburu. 100 ikerketa artikulu baino gehiago argitaratu ditu, eta ikerketa-proiektu askoren buru izan da. Duela gutxi, Stanfordeko Unibertsitateak munduko zientzialari eragingarrienen % 2aren artean aintzatetsi du. Unibertsitateko ardura-postuetan aritu da (Dekanordea, Biofisika Institutuko zuzendaria) eta gaur egun EHUko Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorretako (SGIker) zuzendaria da.