‘El secreto de la naturaleza’ dokumentalaren emanaldia eta Pedro Miguel Etxenikerekin solasaldia Deban
Lankidetzak
- Parte-hartzailea
-
Pedro Miguel Etxenike (DIPC, UPV/EHU), Iker Badiola (EHUko Kultura Zientifikoko Katedra), Paco Salegi (ARBIL)
- Noiz
-
2026/10/15
11:00 - Lekua
- Kultur Elkartea (J.M. Ostolaza Kalea, 12), Deba
- Antolatzaileak
- ARBIL Elkarte Soziala , EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, DIPC , Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila (Eusko Jaurlaritza)
- Gehitu egutegira
-
iCal
EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako ‘El secreto de la naturaleza’ dokumentala datorren urriaren 15ean, ostegunean, 11:00etan ikusi ahal izango da Debako Kultur Elkartean. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.
Pedro Miguel Etxenikeren bizitza eta ibilbidea jasotzen ditu lanak. EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun emeritua eta DIPCko presidentea da Etxenike. Dokumentalak Etxenikek zientziaren inguruan egindako gogoetak aurkezten dizkio publikoari, zientzia zer den, zertan datzan eta zergatik den hain garrantzitsua planteatuz, ikuspegi hurbil eta intimo batetik. Dokumentalak 55 minutuko iraupena du.
EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendari Iker Badiola arduratuko da dokumentala aurkezteaz. Proiekzioaren ondoren, elkarrizketa-solasaldia izango dute Pedro Miguel Etxenikek eta ARBILeko kide Paco Salegik.
Debako ARBIL Elkarte Sozialak, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Donostia International Physics Center (DIPC) antolatzen dute ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntzarekin.
Hizlariari buruz

Pedro Miguel Etxenike Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) materia kondentsatuaren fisikako Emeritu katedraduna da eta Donostia International Physics Center (DIPC) ) eta Materials Physics Center (MPC) zentroetako lehendakaria. Jakiunde, Euskal Herriko Zientzien, Arteen eta Letren Akademiaren ohorezko presidentea, Zientzien Errege Akademiako eta Académie Royale de Belgiqueko kide oso eta European Physical Societyko ohorezko kidea.
Sari ugari jaso ditu. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Ikerketako Euskadi Saria (1996), Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea Saria (1998), Fisikako Max Planck Saria (1998), Blas Cabrera Ikerketa Sari Nazionala (2005) eta Donostiako (2000) eta Nafarroako Urrezko Domina (2016). Gainera, Doctor in Science da Cambridgeko Unibertsitatean (1998), eta Doctor Honoris Causa beste sei unibertsitatetan.
Bere ikerketalanaz gain (aldizkari espezializatuetan 400 artikulu baino gehiago argitaratu ditu, eta nazioarteko biltzarretan eta mundu osoko unibertsitate eta erakunde entzutetsuetan 200 hitzaldi gonbidatu baino gehiago), azken urteotan ahalegin handia egin du zientzia jarduera ekonomiko eta kultural gisa sustatzeko, eta zientifikoki informatuta dagoen gizartearen garrantzia nabarmentzeko.