Ikastetxeak Belodromoan: hegaztien munduan barrena
Donostia Zinemaldia zientziarekin bat
- Noiz
- 2026/09/18 - 2026/09/25
- Lekua
- Antonio Elorza Belodromoa, Anoeta pasealekua, 9, Donostia
- Antolatzaileak
- Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia, DIPC
- Gehitu egutegira
-
iCal
6 eta 11 urte bitarteko Gipuzkoako 13.000 ikaslek hegan egingo dute Ikastetxeak Belodromoan ekimenarekin, eta hegazti migratzaileen abenturak ezagutuko dituzte Migrazioa, bidaia ahatezina (2023) filmaren bidez.
Pantaila handitik naturara: ikasleek hegaztiek zergatik eta nola migratzen duten ezagutuko dute, baita hezeguneek eta gure inguruko padurek Europa eta Afrikaren arteko migrazio-bideetan duten garrantzia ere. Bidaia honetan, Edorta Unamuno biologo eta ornitologoak lagunduko die, Urdaibai Bird Centerreko (Aranzadi) adituak hegaztien eta inguruko naturaren mundu liluragarria gerturatuko baitie haurrei. Eta abentura orok bezala, bidelagun bereziak ere izango ditu: Ugaitz Alegria eta Pepper robot soziala, EHUko Robotika eta Sistema Autonomoen (RSAIT) ikerketa-taldeko kidea, berriro elkartuko dira zientzia, umorea eta teknologia haurrei zuzendutako festa handi honetara ekartzeko.
Donostia Zinemaldiarekin, DIPC-rekin eta Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean, "Zinema hiria, Zientzia hiria" lelopean.