Donostia Zinemaldia zientziarekin bat

Donostia Zinemaldian haurrei zuzendutako zinema eta zientzia proiekzio jendetsuak izaten dira egunero Belodromoan
Donostia Zinemaldia zientziarekin bat

Donostia Zinemaldia (SSIFF), DIPC eta Euskadiko Filmategia elkarlanean ari dira azken urteetan gure hiriaren ezaugarri bereizgarrienetako bi elkartuz: zinemarekiko dedikazioa eta zientzian duen espezializazio handia. Kolaborazio honen fruitu gisa, 2019tik, batera antolatzen ditugu Zinemaldian zehar lehenengo hezkuntzako eskolei zuzentzen zaizkien "Ikastetxeak Belodromoan" saio ezagunak. Goizero, milaka haur elkartzen dira bertan euskarazko zinemaz pantaila handian gozatzeko. Edizio bakoitzean gai zientifiko berri bat aukeratzen da eta zientzialari aditu bat gonbidatzen da Belodromora ekitaldiaren aurkezpena egitera, belaunaldi berrien artean kultura zientifikoa sustatzeko. Denera, 13000tik gora haur elkartzen dira urtero.

2025 Edizioa

Aurreko edizioetako kartel eta pelikulak:

2024ko edizioa

2024.pngIB_Alangizaantena_Fotopelícula_31757.jpg

Alan Giza Antena (Amalie Naesby Fick, 2022) EHUko Naiara Barrado-Izagirre, astronomoarekin.

 

2023ko edizioa

2023.png2023.jpg

Boonie Bears: Abentura Historiaurrean (Leon Ding, 2023) Granadako Unibertsitateko Janire Prudencio bulkanologoarekin.

 

2022ko edizioa

2022_new.pngTerraWilly.png

Terra Willy: Planeta Ezezaguna (Enric Tosti, 2022) EHUko Informatika Fakultateko Pepper robotarekin. 

2021ko edizioa

2021_ima.jpg

2021_pel.jpg

Tadeo Jones 2 (Enrique Gato & David Alonso, 2017), Maria Intxaustegi arkeologoarekin formatu birtualean.

 

2020ko edizioa

2020_car.jpg

2020_pel.jpg

Harrapatu Bandera (Enrique Gato, 2015), Eneko Axpe NASAko ikerlariarekin formatu birtualean.

 

2019ko edizioa

2019_car.png

2019_pel.jpg

Tximinoen Erresuma (Jamel Debbouze, 2015) DIPCko ikerlariekin.

Datozenak
2025 Ira 19

Zine emanaldiak eskolentzat belodromoan

DIPC, Donostia Zinemaldia (SSIFF), Euskadiko Filmategia

2025/09/19 - 2025/09/26 | Belodromoa (Donostia)

Hitzordu guztiak +