Bi ilunabarren eguna: mahai-ingurua Vitoria-Gasteizen eta erakusketa Tabakaleran
Lankidetzak
- Parte-hartzailea
-
Silvia Bonoli (DIPC, Ikerbasque), José Felix Rojas (Zientzia Planetarioen Taldea, EHU), Onintze Salazar
- Noiz
-
2026/05/07
17:30 - Lekua
- Ataria, Salburua Biosfera pasealekua, 4, 01013 Vitoria-Gasteiz
- Antolatzaileak
- Jakindari, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
- Gehitu egutegira
-
iCal
Jakinaldi-Eklipsea ekimenak 2026ko eguzki eklipse osoaren inguruko mahai-ingurua antolatu du, "Bi ilunabarren eguna". Profil zientifiko ezberdinak bilduko ditu hainbat ikuspegitatik lantzeko, ikerketa eta dibulgazioa uztartuz.
Bertan izango da Silvia Bonoli, DIPCko astrofisikako ikertzailea, galaxien eta zulo beltzen sorreran eta bilakaeran aditua, unibertsoaren eta fenomeno astronomikoen ikuspegi zabala emateko. Solaskide izango du Jose Felix Rojas fisikaria eta ikertzailea, planeta-zientzietan, Jupiter eta Saturnoren atmosferak aztertzen eta irudia aztertzeko eta tresna optikoak erabiltzeko tekniketan espezializatua, eta dibulgazio zientifikoari lotutako ibilbidea duena. Saioa Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko Onintze Salazarrek gidatuko du.
Saioa gazteleraz izango da, sarrera librea lekuak bete arte.
Bestalde, Donostian eklipseei eskainitako izen bereko erakusketa ibiltaria izango dugu ikusgai. Hainbat hiri bisitatu ostean, Tabakaleran egongo da maiatzaren 11ra arte, fenomeno astronomiko horiei buruz ikasteko gunea eskainiz.
+INFO