Narayama Bushi-ko - La balada de Narayama (Shôhei Imamura, 1983)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
María Jesús Goikoetxea Iturregui
Deustuko Unibertsitatea
Noiz
2026/03/19
19:00
Lekua
Golem Baiona Zinemak, Iruñea
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Narayama Bushi-ko - La balada de Narayama (Shôhei Imamura, 1983)
Narayama Bushi-ko - La balada de Narayama (Shôhei Imamura, 1983) pelikularen fotograma Zinema eta Zientzia 2026 zikloaren testuinguruan. C Toei Company.

Filmaren sinopsia:
Herriko lege zaharraren arabera, adinekoek, 70 urte betetzean, herritik joan eta Narayama mendiaren gailurrera joan behar izaten zuten bizitzera. Heriotza-sententzia errukigabe horrekin, tristurak eta etsipenak jota gelditzen ziren familiak, adinekoak mendira bidali beharraren ondorioz.

Zientzialari gonbidatua eta formatua:
María Jesús Goikoetxea Iturregui Giza Eskubideetan doktorea eta Psikologian eta Teologian lizentziaduna da, baita ikertzaile eta irakaslea
da Deustoko Unibertsitatean ere. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.

Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa japonieraz, gaztelerazko azpitituluekin.
Aurkezpena: gazteleraz.

Egitaraua eta sarrerak:
Egitaraua Iruñean; Sarrerak

Hizlariari buruz

marije-VITORIA.jpeg

María Jesús Goikoetxea Iturregui Giza Eskubideetan doktorea eta Psikologian eta Teologian lizentziatua da, ikertzaile eta irakaslea da Deustoko Unibertsitatean. Gaur egun, Psikologiako graduan eta Osasun Zientzien Fakultateko hainbat graduondokotan irakasten eta ikertzen du. Azken urteetan etikaren eta gizarte-zerbitzuen (tratu ona eta tratu txarrak; autonomia eta mendekotasuna; indarkeria; iraupen luzeko zaintza-ereduak) eta bioetikaren (bizitzaren amaierako gatazka etikoak eta osasun mentala) arloetan lan egin du. Horrez gain, psikologo kliniko gisa lan egiten du gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonekin, eta etika garatzeko aholkulari gisa aritzen da administrazio publiko desberdinekin eta hirugarren sektorekoekin. Euskadiko etika-batzordeetako batzorde soziosanitarioko, Bizkaiko esku-hartze sozialeko etika-batzordeko eta Erabateko Gizarteratzeko Etika Batzorde Nazionaleko kidea da.