The fly - La mouche (David Cronenberg, 1987)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Amaia Arregi Buldain
DIPC - Noiz
-
2026/02/02
20:30 - Lekua
- Le Select, Donibane Lohizune
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
-
iCal
Filmaren sinopsia:
Zientzialari batek akuri gisa erabiltzen du bere burua teletransportazio-esperimentu konplexu bat egiteko. Arrakastaz egiten du saioa, baina aldaketa bitxiak hasten zaizkio agertzen gorputzean. Aldi berean, deskubritzen du euli bat sartu zela esperimentua egin zuen kapsulan.
Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Amaia Arregiren espezialitatea komunikazio zientifikoa eta publiko orokorrari eta hezkuntzari zuzendutako STEAM dibulgazio proiektuen garapena da. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.
Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak frantsesez.
Aurkezpena: frantsesez
Egitaraua eta sarrerak:
Sarrerak
Hizlariari buruz
Amaia Arregi Buldain. Nire espezialitatea komunikazio zientifikoa eta publiko orokorrari eta hezkuntzari zuzendutako STEAM dibulgazio proiektuen garapena da. Passion for Knowledge (2023, 2019) zientzia-jaialdiaren azken bi edizioen koordinatzaile nagusia izan naiz, eta kultura zientifikoko diziplinarteko proiektuak ere sortu ditut, hala nola nanoKOMIK edo Zinema eta Zientzia zikloa. Zientziakutxa hitzaldi-zikloa koordinatzen dut, eta Emakumeak Zientzian aliantzaren antolakuntza-batzordeko kide naiz. Gaur egun, EAEko 34 zientzia-erakunde biltzen dituena. 2021-2024 bitartean STEAM Euskadi Sariaren epaimahaikide izan nintzen. Sarritan kolaboratzen dut dibulgatzaile zientifiko gisa irratian (Euskadi Irratia, Onda Vasca). Aurretik, Trentoko Unibertsitatean egin nuen materialen eta hidrogeno-teknologien zientziako doktoretza, EHUn fisika ikasi ondoren.