Mikel Falxaren hitzaldia Bergaran eguzki eklipse totalaren inguruan
Kutxa Fundazioa eta DIPC
- Parte-hartzailea
-
Mikel Falxa
DIPC - Noiz
-
2026/06/11
18:30 - Lekua
- Laboratorium, Bergara
- Antolatzaileak
- Kutxa Fundazioa, DIPC, Laboratorium
- Gehitu egutegira
-
iCal
Kutxa Fundazioak eta DIPC ikerketa zentroek hamarkada bat baino gehiago daramate elkarlanean, ospe handiko zientzialarien eskutik gaurkotasun zientifikoa eta interes soziala duten dibulgaziozko hitzaldiak antolatzen.
2026an gaurkotasun handiko gaia izango dugu hizpide, Iberiar Penintsula abuztuaren 12an zeharkatuko duen eguzki eklipse totala. Naturaren ezohiko fenomeno hau 1905an ikusi ahal izan zen azkenekoz gure lurraldean. Bitxia badirudi ere, eguzki eklipseek lotura estua izan dute aurkikuntza zientifiko handiekin historian zehar, batez ere fisikaren alorrean. Hitzaldi honetan, DIPCko astrofisikari Mikel Falxak aurkikuntza harrigarrienetako batzuk zeharkatuko ditu, gure planetatik hasi eta gure galaxiako mundu urrunenetara eramango gaituen bidaian.
Hitzaldia hiritar guztiei dago zuzendua eta euskaraz izango da (ez da aldibereko itzulpenik egongo). Sarbidea doakoa da eta izen ematea beharrezkoa da erreserba egiteko.
Jarduera hau Kutxa Fundazioak eta DIPCk gure lurraldeko hainbat tokitan antolatu dituzten erabateko eguzki-eklipseari buruzko hitzaldi batzuen parte da, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailak sustatutako Jakindari ekimenaren barruan. Zikloak Oiasso Museoa eta Bergarako Laboratoriumen laguntza berezia du.
Hizlariari buruz
Mikel Falxa astrofisikaria 2026tik DIPCn ar da lanean doktoradutza ondoko ikerlari gisa. Unibertsoan zulo beltz supermasiboen sistema bitarrek emititzen dituzten grabitazio-uhinen azterketan oinarritzen da batez ere bere ikerketa. Jatorriz Baigorrikoa, Ipar Euskal Herrian, Parisko Behatokian jarraitu zuen bere astrofisika karrera eta Parisko Astropartikula eta Kosmologia Laborategian lortu zuen bere doktoregoa. Paris eta Orléans artean, Ingurumenaren eta Espazioaren Fisika eta Kimika Laborategian (LPC2E), urtebetez ikerketan ibili ondoren, Italiara joan zen bizitzera 2024an, Milano Bicoccako Astrofisika Departamentuan lan egiteko.