"Eulien eta gizakien arteko antzekotasun genetiko handia. Giza biologian eta gaixotasunean ditun inplikazioak", Ginés Morata ikerlariaren hitzaldia

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Ginés Morata Pérez
Centro de Biología Molecular Severo Ochoa del Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC), Universidad Autónoma de Madrid
Noiz
2026/02/12
18:00
Lekua
Z aretoa, Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
"Eulien eta gizakien arteko antzekotasun genetiko handia. Giza biologian eta gaixotasunean ditun inplikazioak", Ginés Morata ikerlariaren hitzaldia
Ginés Morata

Ginés Morata biologoa eta Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzesa Sariak emango du Zinema eta Zientzia zikloaren baitan antolatutako lehen hitzaldia. Ekitaldia Fernando Cossiok aurkeztuko du, Ikerbasque-ko zuzendari zientifiko eta 2020ko Euskadi Ikerkuntza Sariadunak.

XXgarren mendeko Genetikaren garapena izan zen gaur egungo iraultza biologikoaren eragile nagusia, gizartean eragin izugarria izaten ari dena. Drosophila ozpin-eulia funtsezko organismoa izan da eta izaten jarraitzen du Genetikaren aurrerapenean. Ehun urte baino gehiagoan, mundu osoko milaka zientzialarik erabili dute euli hori prozesu biologiko asko ikertzeko, eta beste espezie batzuetan egin ezin diren esperimentuak egiteko aukera ematen duten teknologia genetiko oso sofistikatuak garatu dituzte. Gainera, genomikaren garapenari esker, hainbat animalia-espezieren arteko antzekotasun genetikoa zuzenean konparatu ahal izan da. Drosophila eta giza espeziearen arteko alderaketak identitate genetikoaren %65 partekatzen dugula adierazten du. Aurkikuntza horrek, hasiera batean, giza genetikaren alderdi asko eulietan azter daitezkeela inplikatzen du. Nire hitzaldian Drosophila-n egindako garapen garrantzitsuenetariko batzuk eta lortutako ezagutzak Biologiaren eta giza gaixotasunaren oinarrizko fenomenoak ulertzen nola laguntzen ari diren aipatuko dut.

Hitzaldia gazteleraz izango da. Sarrera doako eta librea aforoa bete arte.

Ginés Morata zientzialariak aurkeztuko du The fly- La mosca (David Cronenber, 1987) filma Gasteizen, otsailaren 11n, asteazkenean, eta Donostian, otsailaren 13an, ostiralean.

Hizlariari buruz

Ginés Morata Pérez garapenaren biologian funtsezko eredua den Drosophila melanogaster euliaren arkitektura biologikoaren azterketan zientzialari erreferentea da. Ikerkuntza Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentroko eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko ikerketa irakaslea. Santiago Ramón y Cajal ikerketa sari nazionala jaso zuen 2002an, eta Ikerketa Zientifikoko eta Teknikoko Asturiasko Printzearen saria 2007an.