Salvator Mundi zientziaren ikuspegitik: Dianne Modestini eta Juan Manuel García-Ruiz Bilboko Arte Ederren Museoan

Zientzia Astea

Parte-hartzailea
Dianne Modestini, Juan Manuel García-Ruiz, Oskar González Mendia
Noiz
2026/11/06
12:00
Lekua
Bilboko Arte Ederren Museoa
Antolatzaileak
Zientzia Astea EHU
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Salvator Mundi zientziaren ikuspegitik: Dianne Modestini eta Juan Manuel García-Ruiz Bilboko Arte Ederren Museoan

Donostia International Physics Center (DIPC) EHUko Zientzia Astean parte hartuko du Salvator Mundi zientziaren ikuspegitik jarduerarekin. Topaketa honetan, Dianne Modestini New Yorkeko zaharberritzaile ezaguna eta Juan Manuel García-Ruiz DIPCko Ikerbasque irakasle eta kristalografoa bilduko dira Bilbon. Bi adituek Leonardo da Vinciri egotzitako margolan ospetsu honen zaharberritzeari eta bertan irudikatutako kristalezko esferari buruz egindako ikerketa bateratuari buruzko ikuspegiak partekatuko dituzte.

2005 eta 2011 artean Salvator Mundi margolanaren zaharberritzearen arduraduna izan zen Modestinik azalduko du margolana nola iritsi zitzaion oso egoera txarrean, eta nola berreskuratu eta aztertu zuen. Bere esperientziatik abiatuta, bere lanaren norabidea markatu zuten behaketak eta erabakiak partekatuko ditu, baita margolana Leonardo da Vinciri egoztearen alde egitera eraman zuten zantzuak ere.

Bestalde, Juan Manuel García-Ruizek npj Heritage Science aldizkarian argitaratutako ikerketa bateratuaren emaitzak aurkeztuko ditu, A crystallographic approach to the orb of the New York Salvator Mundi izenburupean. Lan honek Jesukristok ezkerreko eskuan eusten duen esfera gardena du ardatz, eta bertan agertzen diren puntu txikiak arroka-kristalaren ezaugarri diren fluido-inklusio gisa interpretatzea proposatzen du.

Interpretazio horrek galdera berriak sortzen ditu artistak materialen inguruan zuen ezagutzari buruz, bai eta perfekzioa eta jainkozko ordena sinbolizatzen dituen objektu batean materialen berezitasunak irudikatzeko hartu zuen erabakiari buruz ere. Ikerketak elementu berriak eransten dizkio Leonardok margolanean izan zezakeen esku-hartzearen inguruko eztabaidari, eta erakusten du kristalografiak nola lagun dezakeen arte-lanak aztertzen, artearen historiarekin, zaharberritzearekin eta kontserbazioarekin batera.

Saioa Oskar González Mendíak dinamizatuko du. EHUko Kimika Analitikoan doktorea da, eta unibertsitate bereko Arte Ederren Fakultateko irakaslea. Modestini eta García-Ruizen arteko elkarrizketa gidatuko du, eta topaketa publikoaren galdera-txanda batekin amaituko da, ikerketaren jatorria eta oraindik erantzuteke dauden galderak ezagutzeko aukera emanez.

  • Lekua: Bilboko Arte Ederren Museoa
  • Data: 2026ko azaroaren 6a
  • Ordutegia: 12:00-13:30
  • Hizkuntza: ingelesa, euskarazko eta gaztelaniazko aldibereko interpretazioarekin
  • Publikoa: publiko orokorra