Zientzia Astea
Ikusi edukiak hemen:

DIPCk, CIC nanoGUNE-k eta Materialen Fisika Zentroak (CFM CSIC-UPV/EHU) urtero hartzen dute parte Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) antolatzen duen Zientzia Astean.
Hiru zentroetako profesionalek hartzen dute parte, borondatez, publikoarentzat irekita dagoen Materialen mundua esploratzen standean; besteak beste, doktoregoko ikasleek, doktorego ondoko ikertzaileek eta komunikatzaile zientifikoek.
Instalazio horretan, zenbait erakustaldi eta esperimentu egiten dira, nanozientzian, polimeroen ingeniaritzan, fisikan eta beste arlo batzuetan ikerketarekin erlazionatutako material berrien garapena inguratzen duen unibertso zientifikoa azaltzeko.
Bisitarien jakin-mina pizteko, intuizioari ihes egiten dioten propietate optikoak, mekanikoak, azalekoak eta elektronikoak dituzten material adimendunak erakusten ditugu. Hona hemen haietako batzuk: harea superhidrofoboa, urarekiko ikusezinak diren polimeroak eta material irideszenteak. Gaur egun, laborategietan aztertzen eta garatzen dira propietate horietako asko, baina, bitxia badirudi ere, naturari oso lotuta daude.
Mikroskopio elektroniko eta atomiko berriei esker, azken hamarkadetan mundurik ñimiñoenera hurbildu gara, eta egiaztatu ahal izan dugu askotariko funtzioak dituzten nanoegituraz beteta dagoela natura. Kameleoien kamuflajeak, gekoen atxikidura-indarrak eta tximeleten komunikazio-sistema sotilak, besteak beste, sistema nanoteknologiko sofistikatuetan dute jatorria; sistema horiek milioika urtean zehar perfekzionatuz joan dira. Perfekzio delikatu horretan inspiratzen da zientzia.
Bestalde, Zientziaren Asteko programazioaren barruan, gure zentroetako zientzialariek «Zientzia Kluba» izenekoan hartzen dute parte. Bakarrizketa zientifikoen ikuskizun bat da, eta publiko guztiei zuzenduta dago. Hainbat herritan egiten da, eta era askotako gai zientifikoei heltzen die.
Ekintzak
aktibitate guztiak +- Passion for Knowledge
- top@DIPC topaketak - Zientziarekin solasean!
- Zinema eta Zientzia Zikloa
- Emakumeak Zientzian
- On Zientzia
- ZientziaKutxa
- Harrotasuna Zientzian
- Proiekzioak Belodromoan
- Eskola-umeen bisitak
- Mestizajes
- Surfa eta zientzia
- Zientziaren Bide Berriak
- Jot Down Ciencia
- Zientzia Astea
- El Palo de Eratóstenes
- Aranzadiren Astronomia Jardunaldiak
- Bizitza Zientifikoak
- Donostia Week-INN
- Mapping Ignorance
- Zientzia eta Xakea
- Kimikoteka
- Bertsozientzia
- Naukas Donostia
- nanoKOMIK