ON ZIENTZIA XVI sari banaketa
On Zientzia
- Noiz
-
2026/06/05
19:00 - Lekua
- Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko Laborategia, Donostia
- Antolatzaileak
- DIPC, Elhuyar
- Gehitu egutegira
-
iCal
DIPCk eta Elhuyarrek atsegin handiz iragarri dute ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren sari-banaketa. Ekainaren 5ean, ostirala, 19:00etan Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko Laborategian izango da ekitaldia.
DIPCk eta Elhuyarrek Teknopolis telebista-programaren barruan antolatutako zientzia-dibulgazioko bideo-lehiaketa da ON ZIENTZIA. Lehiaketaren helburua zientzia eta teknologiari buruzko bideo labur eta originalen ekoizpena eta hedapena sustatzea da, edozein ikuslerentzat erreferentzia izan daitezen.
Ekitaldian Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatzen den lehiaketa honetan zer bideo izan diren irabazle jakiteko aukera izango dugu. Halaber, zientzia eta ikerketari buruzko ikus-entzunezko ederrez gozatu ahal izango dugu.
Etortzekoa bazara, idatzi mezu bat helbide honetara (toki-kopuru mugatua): on@elhuyar.eus