Emakume zientzialariak atzo eta gaur
Emakumeak Zientzian
- Parte-hartzailea
-
Claire Tonnelé, Irene Villaluenga Arranz, Libe Mori Carrascal, Idoia Mikelez Alonso eta Ane Etxebarria Dueñas
DIPC, POLYMAT, EHUko Informatika Fakultatea, CIC biomaGUNE eta EHUko Kimika Fakultatea - Noiz
-
2026/02/03
18:00 - Lekua
- Victoria Eugenia Antzokia, Kluba Aretoa, Donostia
- Antolatzaileak
- Emakumeak Zientzian
- Gehitu egutegira
-
iCal
Emakume zientzialariak atzo eta gaur Emakumeak Zientzian programako jarduera berezienetako bat da, iragana eta oraina uztartzen dituen topaketa bat, zientzian aritzen diren emakumeen lana ikusgarri egiteko. Gipuzkoako ikerketa-zentroetan lanean ari diren bost emakume zientzialari Victoria Eugeniako Sala Club aretoko oholtzara igoko dira, gaur egun zertan ari diren azaltzeko eta beren eguneroko lana publikoari hurbiltzeko, modu ulergarri eta gertukoan.
Horrez gain, zientzialari bakoitzak iraganeko emakume zientzialari edo teknologo bati omenaldia egingo dio, historian funtsezko ekarpenak egin arren isilaraziak edo baztertuak izan diren emakumeak berreskuratuz. Haien bizitzen eta ekarpenen kontakizunen bidez, jarduerak dibulgazio zientifikoa eta memoria uztartzen ditu.
Claire Tonnelé Ikerbasque Fellow – DIPC
Irene Villaluenga Arranz Ikerbasque Associate Professor - POLYMAT
Libe Mori Carrascal Irakaslea eta ikertzailea - EHUko Informatika Fakultatea
Idoia Mikelez Alonso Doktoretza ondorengo ikertzailea - CIC biomaGUNE
Ane Etxebarria Dueñas Postdoc Ikertzailea - EHUko Kimika Fakultatea
Emakume zientzialariak atzo eta gaur aitortza eta justizia ariketa bat da, bidea ireki zuten emakumeei egindako omenaldia eta gaur egun ezagutza eraikitzen jarraitzen dutenak ikusarazteko leiho irekia.