Emakumeak Zientzian

Informazio gehiago proiektuaren webgunean:

www.emakumeakzientzian.eus

Zientziaren eta teknologiaren arloko 35 entitatek indarrak batu ditugu helburu hauek lortzeko: Emakume zientzialariak ikusarazi. Estereotipoak apurtu. Bokazio zientifikoak sustatu.
Emakumeak Zientzian

Emakumeak eta neskak zientziara iristeko eta zientzian erabat eta modu ekitatiboan parte hartzeko, 2016an Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen.

Emakumeak Zientzian ekimenak 2017an eman zituen bere lehen urratsak, eta urtetik urtera, handitzen eta mamitzen joan da. 2022an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Innobasque-ren bi sari jaso zituen Emakumeak Zientzian ekimenak: STEAM Euskadi Lehen Saria eta genero-ikuspegiaren aipamen bereziari dagokion saria, STEAM Hezkuntzako ekimenik berritzaileenaren kategorian.

2024ko edizioan 32 euskal zientzia eta teknologia erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzian proiektuarekin, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsiko dute: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte publiko guztientzako jardueren programa osatu bat aurkeztu dute.

Informazio gehiago proiektuaren webgunean:

www.emakumeakzientzian.eus

Datozenak
2026 Ots 3

Emakume zientzialariak atzo eta gaur

Claire Tonnelé, Irene Villaluenga Arranz, Libe Mori Carrascal, Idoia Mikelez Alonso eta Ane Etxebarria Dueñas

18:00 | Victoria Eugenia Antzokia, Kluba Aretoa, Donostia

2026 Ots 3

"Emakume zientzialariak atzo eta gaur" Bilbon

Ainara Cano, Fátima Aurora Saiz, Iraide Artetxe Arrate, Janire Saez and Luz Roncal

18:00 | Ensanche Eraikina, Bilbo

2026 Ots 3

"Emakume zientzialariak atzo eta gaur" Gasteizen

Emakumeak Zientzianeko ikerlariak

18:00 | Villa Suso, Gasteiz

Hitzordu guztiak +