Eskalatu zure mundua! Familian deskubritzeko tailerra
Zientzia Astea
- Parte-hartzailea
-
CFM, nanoGUNE, Polymat, DIPC
- Noiz
-
2026/11/07
12:15 - Lekua
- Patio E2 Tabakalera, Donostia
- Antolatzaileak
- EHU Zientzia Astea
- Gehitu egutegira
-
iCal
Noraino ikus dezakete gure begiek? Zein da inoiz ikusi duzun gauzarik txikiena? Deskubritu eskalari buruzko tailer berezi hau familientzat antolatua, EHUren Zientzia Astearen barruan.
Eskala makroskopikoak, mikroskopikoak eta nanometrikoak ezagutuko ditugu. Tabakalerako ingurunean laginak bilduko ditugu, eta mundua handituko dugu lupa, mikroskopioa eta zuk zeuk eraiki ahal izango duzun etxeko mikroskopioa erabiliz.
- Lekua: Tabakalera. E2 patioa
- Data eta ordutegia: 2026ko azaroaren 7a, larunbata, 12:15ean
- Hizkuntza: euskaraz, gaztelaniaz
- Familientzako jarduera da / Publikoa: 3-10 urteko haurrak
- Iraupena: 90 minutu
- Izen-ematea beharrezkoa da. 4-8 urteko haurrentzat izena ematea NAHITAEZKOA da. Izena emandako haur bakoitza heldu batekin etorri behar da.
- Izen-ematea urriaren 26tik aurrera egongo da zabalik, Zientzia Astearen webgunean.
+ INFO