The nutty professor - Irakasle zoroa (Jerry Lewis, 1963)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Xabier López
EHU, DIPC
Noiz
2026/02/20
19:00
Lekua
Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
The nutty professor - Irakasle zoroa (Jerry Lewis, 1963)
The nutty professor - Irakasle zoroa (Jerry Lewis, 1963) pelikularen fotograma Zinema eta Zientzia 2026 zikloaren testuinguruan. C Paramount Pictures/Album

Filmaren sinopsia:
Julius Kelp kimikako unibertsitate-irakasle baldar bat da, nahiko zoritxarrekoa bizitza sozialean. Edabe baten formula asmatzen du, eta edaten duenean, guztiz kontrako pertsona bilakatzen da: gizon interesgarri, dotore eta erakargarri bihurturik, Buddy Love deitzen dio bere buruari...

Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Xabier López kimikaria Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedraduna eta DIPCko kidea da. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.

Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa ingelesez, euskarazko azpitituluekin.
Aurkezpena: euskaraz.

Egitaraua eta sarrerak:
Egitaraua Donostian; Sarrerak

Hizlariari buruz

xabier_lopez-1.jpg

Xabier López kimikaria Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedraduna eta DIPCko kidea da. Jesus M. Ugaldek gainbegiratuta, Sari Bereziarekin doktoratu zen 1996an. Kanadan eta Estatu Batuetan egonaldiak egin ondoren, Martin Karplus Nobel saridunaren taldean aritu zen
lau urtez, Université Louis Pasteur-en (Estrasburgo) eta Oxfordeko Unibertsitatean. Ekarpen garrantzitsuak egin ditu kimika kuantikoaren arloan.