Mahai-ingurua, "Bizitzaren amaiera: literatura, zinema eta zientzia"

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Ander Urruticoechea, Pilar Palomero, Itziar Vergara
Noiz
2026/03/06
18:00
Lekua
Z aretoa, Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Mahai-ingurua, "Bizitzaren amaiera: literatura, zinema eta zientzia"
Ander Urruticoechea eta Pilar Palomero

Martxoaren 6an (ostirala), 18:00etan, "Bizitzaren amaiera: literatura, zinema eta zientzia" mahai-ingurura gonbidatzen zaituztegu. Bertan parte hartuko dute Ander Urruticoechea Donostialdeako ESI eta BioGipuzkoako onkologoa eta ikertzaileak, eta Pilar Palomero zinemagilea eta "Los destellos" filmaren zuzendariak. Pelikula hau aurtengo Zinema eta Zientzia zikloan proiektatuko da.

Mahai-inguruak bizitzaren amaierari buruzko hausnarketa partekatua proposatzen du, diziplina anitzeko ikuspegi batetik, eta Itziar Vergara Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuko zuzendari zientifikoak moderatuko du.

Jarduera gaztelaniaz izango da. Doako sarrera, aretoa bete arte.

Ondoren, 19:00etan, Zinema eta Zientzia asteroko saioa izango da Tabakalerako zinema aretoan, Los destellos, Pilar Palomeroren hirugarren film luzearen proiekzioarekin. Bi hizlariek aurkeztuko dute filma. [+info]

Hizlariari buruz

Ander Urruticoechea Ribate (Pasaia 1971), medikuntzan doktorea eta onkologia medikoan espezialista da. Iruñean, Londresen, Bartzelonan eta Donostian egin du bularreko minbiziaren arloko asistentzia- eta ikerketa-karrera, eta Onkologikoko zuzendaria izan zen bertan (2013-2025). Gaur egun, Donostialdeko eta BioGipuzkoako ESIko onkologo mediko eta ikertzailea da. Deustuko unibertsitateko onkologiako irakaslea. Argitalpen askoren egilea eta Bularreko Minbizia Ikertzeko Espainiako Taldeko presidentea.

Pilar Palomero zinema-zuzendaria eta gidoigilea da. Las niñas da Palomeroren lehen film luzea, eta arrakasta itzela lortu zuen 2021eko Goya sarien ekitaldian, bederatzi izendapen eta lau sari irabazi baitzituen. Bigarren film luzearekin, La maternal, Goya sarietarako hiru izendapen lortu zituen, eta gainera, Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu eta Interpretazio Protagonista Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi. Los destellos izena du Palomeroren hirugarren film luzeak. Hori ere Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zen.