Sisters with Transistors (Lisa Rovner, 2020)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Lorea Argarate
TZBAEZ
Noiz
2026/02/05
19:00
Lekua
Golem Zinemak, Iruñea
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Sisters with Transistors (Lisa Rovner, 2020)
Sisters with Transistors (Lisa Rovner, 2020) pelikularen fotograma Zinema eta Zientzia 2026 zikloaren testuinguruan.

Filmaren sinopsia:
Musika elektronikoa gizonentzako eremu gisa hartu izan da beti. Hori hala izanik ere, emakumeek eginkizun erabakigarria izan dute genero horretan hasiera-hasieratik, doinu horiek gaur egun definitzen dituzten gailu, teknika eta estilo berriak diseinatzeko orduan.

Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Lorea Argarate telekomunikazio ingeniaria, talde-ekintzailea TSBAEZ-en eta dibulgatzaile zientifikoa da. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.

Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa ingelesez
Aurkezpena: gazteleraz.

Egitaraua eta sarrerak:
Egitaraua Iruñan; Sarrerak

Hizlariari buruz

Lorea Argarate Zubia.jpg

Lorea Argarate Zubia (Bilbo, 1990) telekomunikazio ingeniaria, talde-ekintzailea (TAZEBAEZ S.COOP) eta dibulgatzaile zientifikoa da. 2024an Gladys saria irabazi zuen, hezkuntza digitalizatzeko egindako prozesu berritzaileengatik eta zientzia zein teknologiaren sustapenean genero-ikuspegia txertatzeagatik. Gainera, bere alderdi teknikoa musika elektronikoarekin eta teknologiarekin lotutako arte proiektuekin uztartzen du. Horrez gain, UEU-ko teknologia formakuntzen kolaboratzailea da.