DIPCk bikaintasuneko emakume ikertzaileak hartzeko HER ekimen berria abian jarri du

2026 Eka 8

DIPCk bikaintasuneko emakume ikertzaileak hartzeko HER ekimen berria abian jarri du

DIPCk HER (Hosting Excellent Researchers) ekimen berriaren dialdia ireki du, 2026ko Emakume Ikertzaile Bisitarien Egonaldi programa, emakumeek ikerketa zientifikoan duten parte-hartzea bultzatu eta haien ikertzaile-ibilbidea sustatu eta indartzeko iraupen laburreko egonaldien bidez.

Ekimena lanpostu iraunkorrak dituzten ikertzaile seniorrentzat zein 2022 eta 2024 artean doktoretza lortu duten ikertzaile juniorrentzat da. Aukeratutakoek hilabete eta bost hilabete arteko egonaldiak egin ahal izango dituzte Donostiako egoitzan, eta diru-laguntza izango dute bidaia, ostatu eta dieta gastuak ordaintzeko.

DIPCk fisikan eta lotutako diziplinetan garapen profesionala burutzeko aukera eskaintzen du, eta nazioarteko, diziplina anitzeko eta inklusiboa den lan-ingurunea eskaintzeagatik nabarmentzen da. Hautagaiek curriculum vitae-a eta egin beharreko ikerketa-proiektua azaltzeko motibazio-gutuna aurkeztu beharko dituzte.

Lehen edizioaren deialdia zabalik egongo da 2026ko abenduaren 31ra arte edo eskuragarri dauden funtsak agortu arte. Eskaerak jobs.research@dipc.org helbidera bidali behar dira, “HER 2026” erreferentziarekin.

Informazio gehiago hemen