Unibertsitate ikasleentzat udako praktikak DIPCn, izen-ematea zabalik

2024 Ots 7

Unibertsitate ikasleentzat udako praktikak DIPCn, izen-ematea zabalik

Udaro bezala, DIPCk ordaindutako praktikak eskaintzen ditu unibertsitate mailako ikasleentzat ikerkuntzaren mundua ezagutzeko nanozientzia, fisika, kimika eta informatika proiektuen bidez. Proiektuak DIPCko ikerlari eta superkonputazio zentruko adituen gidaritzapean burutzen dira.

2024ko programan izena emateko epea martxoaren 10a (17:00h) arte egongo da zabalik. Ondorengo estekan eskainitako proiektu zientifiko, baldintza eta beka lehiakor honetan izena emateko behar duzun informazioa guztia aurkituko duzu.

Udako praktikak DIPC 2024