Zientzia Jot Down 2025 lehiaketaren erabakia
Dagoeneko jakinarazi dira 2025eko edizioko irabazleak eta finalistak, lau modalitateetan: saiakera, narratiba, ilustrazioa eta argazkia.

DIPC Jot Down Zientzia lehiaketaren babeslea da aurten ere. Lehiaketa honek zientziaren dibulgazioa eta sormen talentua hainbat diziplinatan sustatzen ditu. Dagoeneko jakinarazi dira 2025eko edizioko irabazleak eta finalistak, lau modalitateetan: saiakera, narratiba, ilustrazioa eta argazkia.
Saiakera
Jose Antonio Busteloren El anodo del mundo izan da irabazlea.
Honako hau izan da testu finalista:
Isabel del Rioren De venenos y neutrones.
Narratiba
Testu irabazlea Alicia Ginerren El código W izan da.
Honako hau izan da testu finalista:
Francisco Javier Tapiadoren El mal geólogo.
Ilustrazioa
Amanda Salasen Elemento 74 izan da ilustrazio irabazlea.
Ilustrazio finalista hau izan da:
Maddi Astigarragaren Dependencia
Argazkia
Argazki saria eman gabe geratu da.
Sari banaketa Jot Down Science ekitaldian izango da, eta aurten Bergarako Laboratorium museoan egingo dute, urriaren 3an eta 4an.
Irabazleek 1.000€-ko saria jasoko dute eta finalistek Jot Down eta Merkurioren urteroko harpidetza lortuko dute liburu sorta batekin batera.
Lan finalistak: entseguak eta argazkiak webgunean eta/edo Jot Down aldizkari inprimatuan argitaratuko dira, kontakizunak webgunean eta/edo Merkurio aldizkari inprimatuan, eta ilustrazioa webgunean eta/edo Jot Down Kids aldizkari inprimatuan, haien ezaugarrien arabera eta ohiko tarifen araberako ordainarekin, egileek baimena eman ondoren.
Jot Down lehiaketa eta horri lotutako ekitaldia Donostia International Physics Center (DIPC), Canfranceko Lur Azpiko Laborategia (LSC), Bergarako Laboratorium Museoa, Menéame eta Sevillako Unibertsitatearen babes eta laguntzari esker antolatzen dira.
Jot Down Zientziari buruzko informazio gehiago, hemen