Ciencia Jot Down

Ciencia Jot Down lehiaketa
DIPC, 2015. urteaz geroztik, Jot Down kultura-aldizkariarekin elkarlanean dabil bere zientzia-atalaren eta dibulgazio-lehiaketaren babesle gisa. Urteetan zehar, lehiaketako kategoriak dibertsifikatuz eta zientzia sormenez eta zorroztasunez kontatu nahi dutenentzako erreferentziazko plataforma gisa finkatuz joan da.
2025ean, lehiaketaren hamabigarren edizioa ospatuko da, «Elementu kritikoak: wolframiotik lur arraroetara» lelopean. Proposamen horrek egungo garapen teknologikorako funtsezkoak diren materialen inguruan hausnartzera gonbidatzen gaitu, hala nola neodimioa, disprosioa eta wolframioa bera. Deialdia uztailaren 31ra arte egongo da zabalik, lau modalitatetan: argazkia, ilustrazioa, zientzia dibulgazio saiakera eta narratiba.
Lehiaketak Donostia International Physics Centerren, Canfranc-eko Lurrazpiko Laborategiaren eta Laboratorium Museoaren babesa dauka, eta Sevillako Unibertsitatearen, Jot Down, Mercurio aldizkariaren eta Menéame-ren laguntza ere jasotzen du.
Lehiaketaren inguruko informazioa Irabazleen zerrenda kontsultatu
Ciencia Jot Down Ekitaldia
Sari banaketa urtero ospatzen da Jot Down Ciencia ekitaldiaren baitan. Publiko orokorrari irekita dagoen dibulgazioa, literatura eta artea uztartzen dituen topaketa da. Ekitaldiaren programak hitzaldiak, mahai-inguruak eta liburu-aurkezpenak hartzen ditu barne, Jot Down aldizkariko kolaboratzaileen, zientzialarien, dibulgatzaileen eta gonbidatutako artisten parte-hartzearekin.
Tradizioz Sevillan egin izan den arren, hainbat hiritan ospatu da ekitaldia azken urteotan:
- 2021 – Donostia / San Sebastián
- 2022 – Jaca
- 2024 – Donostia / San Sebastián
Aurten, ekitaldia Bergaran izango da, Laboratorium Museoarekin lankidetzan antolatuta, 1783an Elhuyar anaiek wolframa isolatu zuten eraikin berean. «Elementu kritikoak: wolframiotik lur arraroetara» lelopean, hitzaldiak, tailerrak, bisita gidatuak eta adin guztietako jendearentzako jarduerak izango dira egitarauan.
Ekitaldiari buruzko informazio gehiago
Aurreko edizioak:
2024 edizioa “Hominidoak” Donostia/San Sebastián
Kontsultatu aktibitate programa
Hominidoak izan ziren lehiaketaren eta ekitaldiaren gai nagusiak, hau da, gaurko gizakiak (Homo sapiens), hauen arbaso zuzenak eta iraungitako gertuko ahaideak biltzen dituen primate-familia. Hainbat jarduera izan zituen programak: hitzaldiak, elkarrizketak eta mahai-inguruak paleoantropologiaren, arkeologiaren, giza eboluzioaren, fisikaren eta geologiaren alorreko lehen mailako ikertzaileekin. Era berean, programak haurrentzako eta familientzako jarduera osagarriak izan zituen.
2021 edizioa “sinergiak” Donostia/San Sebastián
Kontsultatu aktibitate programa
2021. Urteko lehiaketa eta ekitaldiaren ardatza “sinergiak” izan ziren, NEXT-BOLD proiektua eta Juan José Gómez Cadenas, DIPCko Ikerbasque ikertzaile eta Jot Down aldizkariaren kolaboratzailea, aintzesteko. Berak, Fernando Cossio, UPV/EHUko kimikaria eta Ikerbasqueko lehendakaria, eta Roxerganne Guenette, Harvard unibertsitateko fisikariarekin batera, 9 milio euroko ERC Synergy laguntza jaso zuen. Ekitaldiak zientzia, ilustrazioa eta dibulgazioaren arpegi ezagunak bildu zituen programa dinamiko baten inguruan. Programak hitzaldi laburrak, zientzia eta komikiari buruzko mahai ingurua eta dibulgazio zientifikoko lehiaketaren sari banaketa jaso zituen.
Argitalpenak
Urte hauetan zehar, DIPCk eta Jot Down aldizkariak "El dilema Turing y otros textos científicos" eta "Cañones de wolframio y otros textos científicos" liburuak argitaratu dituzte. Liburu hauek lehiaketara aurkeztutako lan nabarmenen batzuk jasotzen dituzte.

Cañones de Wolframio y otros textos científicos

El dilema Turing y otros textos científicos
Ez dago ekitaldirik programatuta
Ekintzak
aktibitate guztiak +- Passion for Knowledge
- Zinema eta Zientzia Zikloa
- Artea eta Zientzia
- STROM - Astronomia Inklusiboa
- Emakumeak Zientzian
- Eskolen bisitak
- On Zientzia
- Kutxa Fundazioa eta DIPC
- Dantzaren Kristalizazioa
- Topaketak top@DIPC Zientziarekin solasean!
- Donostia Zinemaldia zientziarekin bat
- Ciencia Jot Down
- Donostia, Zientzia Hiria
- Zientziaren Bide Berriak
- Mestizajes
- Zientzia Astea
- Harrotasuna Zientzian
- El Palo de Eratóstenes
- Aranzadiren Astronomia Jardunaldiak
- Inspira Bizitzak
- Donostia Week-INN
- Mapping Ignorance
- IKUR Hitzaldi Kuantikoak
- Lankidetzak
- Ekitaldi bereziak
- Zientzia eta Xakea
- Kimikoteka
- Bertsozientzia
- Naukas Donostia
- nanoKOMIK
- Albert Einstein
- STEAM Sare: Gorputz grabitatorioak