Gizona

 Testuak: Antonio Moreno González doktorea

61 urte zituela, Trentonen (New Jersey) jaulkitako hiritar amerikar gisa naturalizatzeko ziurtagiriak Einstein gizonezko zuri eta gorpuzkera ertainekoa bezala deskribatzen du, begi marroiak eta ile grisa, 5 oin eta 7 hazbeteko altuera eta 175 librako pisuarekin.

Einsteinek bizi zela lortu zuen ospea Newtonenarekin pareka daiteke, baina bi pertsonaiak bereizten dituzten mendeek Einsteinen irudia munduko edozein lekutara eta edozein adina edo kondizioko pertsonetara iristea eragin du, esparru akademiko eta zientifikoetatik at, Newtonek bere garaian izan zuen eta gaur egun duen ezagutza publikoa baino askoz ere urrunago.

Hala eta guztiz ere, bien obraren ulerpenaren ikuspegitik, gehiago eta hobe asimilatu zen Sir Isaacena Albert ameslari eta ausartarena baino. Agian horren obra konplexuagoa izatearen ondorio izango zen, eta batez ere, erlatibotasun orokorrari zegokion, Newtonen teoria grabitatorioaren esanahia ñabartu, zabaldu eta aldatzen duenari.

Einsteinek mundu guztian zehar bidaiatu zuen, beste arrazoi batzuen artean ikuskizuna bihurtu zelako. Zientzialari batek jaso zitzakeen ohorerik handienak jaso zituen, edozeinen ospea gainditu duten liburu eta artikuluak argitaratu ziren eta argitaratzen dira oraindik ere - Time Magazine aldizkariak 1999an "Person of the Century" aukeratu zuen-, bere bizitzan eta bere obra sortzeko prozesuan sartu nahi izan dute, onerako edo txarrerako, inorekin egin ez den moduan. Inolako zalantzarik gabe pertsonaia berdingabea da, XX. mendeko misteriotsuenetariko batekin batera. Zaletasun sinpleetako pertsonaia: narras janzten zen, arropa informal eta oso erabiliarekin, etxe umilean bizi zen; makarroiak eta dilistak saltxitxekin, sagar- edo aran-tarta, kafea eta puru onak gustatzen zitzaizkion... pipaz gain, tabakoa debekatu ziotenean ere eskuartean eduki zuen; edozein bizilagunekin egindako etxeko musika-gauak gustuko zituen, baina luxu eta festetatik ihes egiten zuen Einspänner bat zelako, bakartia bere jarrera guztietan, bere ikasleen, kideen, lagunen eta familiaren artean. Bere gozamenik preziatuenetariko bat txalupa txiki baten, bakarrik, lakuetako ur lasaietan sartzea zen eta horretan jardun zuen nahiz eta nabigazioaz gutxi jakiteagatik arriskuan egon -askotan bere emaztea arduratuta eduki zuen. Benetan, nahiago zuen txalupa beste edozein jarduera baino, bakardadearen plazerra eskaintzean gain, berarentzat "energia gutxien eskatzen duen kirola baita" eta baieztapen hori berresten du beti ezaugarri izan zuen umiltasunaren barruan erosotasunerako eta bizitza onerako joerak.

New_york_time
TIME aldizkariaren 1999ko azala
albert_en_barca

 Nabigatzeko prestatzen