Arte Plastikoak
Testuak: Antonio Moreno González doktorea
Literaturarekin gertatzen den moduan, arte plastiko eta ikusgarriekin ere berdin gertatzen da erlatibitatearen balizko eraginari dagokionez batez ere, Einsteinen obra baita benetan kalera eta kulturara oro har iritsi zena, "guztia erlatiboa da" adiera bikoitzeko lemapean. Schoenbergen musika, Calderren irudi mugikorrak, Picassoren kubismoak iradokitzen dute arte berriak eta irudi eta soinuekin esperimentatzeko forma berria ez direla gainerako mugimendu intelektualekiko modu bakartuan sortzen, batez ere Einsteinen erlatibitatearekin erlazionatuz. Hori horrela izan zen edo ez ikusteko dago, baina zalantzarik onartzen ez duena da Einstein berak ez zuela lotura hori onartzen. Lehen aipatutako Holtonen liburuan aurkitzen da Einsteinek arte-historialari bati emandako erantzun hau:
"Erlatibitatearen teoria ez da zuzen ulertu (bere artikuluan) eta jakintzat ematen dut akats hori teoria hedatzearen saiakerek eragin dutela. Gertakarien egoera jakin baten deskribapenerako batek ia beti koordenada-sistema bakarra erabiltzen du. Teoriak esaten duen gauza bakarra da lege orokorren arabera forma ez dela koordenatu-sistemaren aukeraketaren araberakoa. Hala eta guztiz ere, exijentzia logiko horrek ez du kasu indibiduala eta espezifikoa irudikatzen den moduarekin zerikusirik. Koordenada-sistemen ugaritasuna ez da horiek irudikatzeko beharrezkoa. Nahiko osagarria da multzoa matematikoki deskribatzea koordenatu-sistema bakarrarekiko.
Hori Picassoren pinturaren kasutik guztiz desberdina da. Kasu honetan, irudikapena unitate artistiko gisa sentitzea edo ez, noski, begiratzen duenaren arte-aurrekarien araberakoa da. "Hizkuntza" artistiko berri horrek ez du Erlatibitatearen Teoriarekin zerikusirik."
Einsteinen hausnarketa horiek ez ziren pintore, eskultore eta arkitektoek beren erlatibitatearen ikuskera propioa obretan erabiltzeko oztopo izan. Ikuspegi horien adierazle oso ezagunak dira Escherren Erlatibitatea edo Erich Mendelsohn arkitektoaren Potsdameko Einstein Dorrea. Eta Albert Einsteinen irudia hilezkortu nahi izan zuten pintoreak, besteak beste, Andy Warhol.
Einsteinen ospea eta fama industria zinematografikoarentzako ere arrazoi tentagarria izan ziren. Hainbat filmetan bere izena, bere irudia, bere begiak (Spilbergek ETren begiak Einsteinenetan oinarrituta diseinatu zituen), erlatibitatea, zorte hobe edo txarragoarekin erabiltzen dira. Azaltzen den filmen artean agian hunkigarriena 1998an egindako Obsesión virtual da. Einstein zientzialari birtual bat da, filmean esaten da gizon "posbiologiko" bat dela, noizean behin pantaila digitalaren mugak gainditzen dituena eguneroko bizitzan sartzeko izaki ukiezin baina duen sorkuntza-gaitasunagatik eta moralagatik erabakigarri gisa. Beharra izanez gero erabiltzeko betikotasunerako irudi bat, bere mundu errealeko laguntzaileak egiten duen moduan, Einstein sistemaz maiteminduta bertan sartzen baita "aneurisma birtualaz" hiltzen den arte. Einstein, bizitza errealean, sabeleko aortan aneurisma bat apurtu zitzaiolako hil zen.
Einsteinek beste batzuk bere erlatibitatearen teorietan giza jardueraren ordena desberdinetan ikusten zituzten eraginak onartzeko errefusa azaldu arren, arte-sorkuntzari dagokionez, Einsteinek behatu edo egikaritu gustura egiten zuen, musikaren kasuan, artelanenean, pentsatzen zuen zientzia-jarduerak arte-osagai garrantzitsua duela. Bere inguruan lan egin zutenek horrela kontatzen dute, teoria fisikoen edertasuna nola nabarmentzen zuen baloratuz, batez ere sintesi newtondarra eta maxweldarraren kasuan lortu zen sinpletasun- eta argitasun-maila lortzen zutenean, ideiak transmititzeko sinpletasunagatik gailentzen diren lorpenak.
Artistaren modura, zientzialariak, Einsteinen arabera, naturaren oinarri den harmonia eta zientzia-egitura "ikusteko" intuizio-gaitasuna izan behar du. Zeregin horretan sortzaileak, zientzialarik, esaten zuen berak, "kontzeptuekin jolasteko aske sentitu behar du". Zientziaren eta artearen arteko lotura horren adierazgarri da Arthur I. Millerren Einstein, Picasso . Space, Time, and the BeautyThat Causes Havoc (New York, 2001) liburua.
Erlatibitatea, Holandako Maurits Cornelis Escher arkitektoarena (1898 - 1972)
Albert Einstein-en erretratua, Hans Erni-k egina, 1957