Bakezaletasuna

 Testuak: Antonio Moreno González doktorea

Militarra zena baztertzea, desfileak barregarriak eta irrigarriak iruditzen zitzaizkion, eta 17 urtetan nazionalitate alemaniarrari uko egitera ere iritsi zen soldadutza ez egiteko helburuarekin, eta armadako karrerarekiko gorrotoa Einsteinen bizitzan konstante bat izan ziren bere idatzietan eta bakearen aldeko elkarteetako atxikipenean ikus daitekeen moduan. Bere jarrera geroz eta gehiago erradikalizatu zen herrian kontzientzia-objekziora deituz "bakea lortzeko" modu gisa gerraren aldeko aukera egiten zuten gobernuen aurka azaltzeko. Hala eta guztiz ere, herri judutarrak Alemaniako nazismoarengandik jasan zuen jazarpen eta sarraskiaren ondorioz, jada ez zen gerran ez parte hartzearen aurka hain argi azaltzen zen mezua izan. Berak, bigarren mundu gerran kausa aliatuarentzat fondoak biltzeko helburuarekin, 1939an eskuz berridatzi zuen 1905eko erlatibitateari buruzko artikulua enkantean saltzeko. 6 milioi dolar ordaindu zituzten.

Gerraren amaiera txarra, bonba atomiko bana botatzearekin, berriz ere modu erradikalean armak produzitzearen aurka azaltzea eragin zuten, behin eta berriz konponbidea momentu kritikoetan inork betetzen ez dituen nazioarteko tratatuetan edo munduko izaera duten erakundeetan ez dagoela azpimarratuz, eta azkenean horietatik dimititu zuen, inoiz ez zirelako arazoetan murgiltzen.

Albert Einsteinen azken ekintza bakezalea 1955ean Einstein-Russell Manifestua deiturikoaren buru izatea izan zen. Horren Londresko aurkezpen-diskurtsoan, Russellek kontatzen du nola lehen pausoak adostu zituen Einsteinekin. Einsteinek eskuizkribua berresten zuen gutuna jaso zenean bazen jada aste batzuk hil zela. Munduko bakearen alde egiten duten deialdia manifestuaren azken paragrafoan laburtzen da:


"Etorkizuneko edozein mundu gerran inolako zalantzarik gabe arma nuklearrak erabiliko direnaren, eta arma horiek gizateriak existitzen jarraitzea mehatxatzen duenaren aurrean, munduko gobernuei eskatzen diegu aitortzea, eta publikoki adieraztea, beren helburuak ezin direla mundu-gerra baten bitartez lortu, eta eskatzen diegu, ondorioz, beraien arteko eztabaidak konpontzeko bitarteko baketsuak aurki ditzaten."

Joseph Rotblatek, Estatu Batuetan lehen bonba atomikoa fabrikatzeko Manhattan proiektuko taldeko kide izan zenak, nahiz eta fabrikazio amaitu baino lehen dimititu zuen, horregatik espioi errusiartzat salatu zutelarik, eta manifestua sinatu zutenen artean oraindik bizirik dagoen bakarrak, El Mundon (2005/4/14) kontatu zuen manifestua nola sortu zen Britainia Handitik Russellen ekimenez eta Rotblaten lankidetzarekin. Zientzialari ezagunenen babesa izan nahi zuten; 11 izan ziren sinatu zutenak, baina inolako zalantzarik gabe, munduan gehien ezagutzen zena Einstein zen. Ondokoa idatzi zuen Rotblatek berari buruz:

"Zientzialari bat zen, baina bai eta errealista bat ere, munduan gertatzen zenaz jakitun zena. Jendeak zientzialariengatik pentsatzen duenaren ia aurkakoa zen: galduak, beren lanean murgilduak eta sineskorrak. Guztiz jakitun zen eta zerbait egiten saiatzen zen. Zientziako gizon handi bat izateagatik miresteaz gain, gizaki handia izateagatik ere miresten dut. Uste dut bizirik egongo balitz bere teorietan lan egiten jarraituko lukeela, baina bai eta bakearen alde lan egiten ere."

Einstein-Russell Manifestuak 1995ean Bakearen Nobel saria jaso zuten zientzia eta munduko gaiei buruzko Pugwash hitzaldiak sortzea eragin zuen.

russell

Bertrand Russell (1872 - 1970)