Erlijioa
Textos: Dr. Antonio Moreno González
Joan Pablo II.ak, Einsteinen jaiotzaren mendeurrena zela eta, haren obraren goraipamena egin zuen Zientzien Akademia Santuaren aurrean "zientziaren aurrerapenari eskaini zionagatik, hau da, unibertsoaren misterioan dagoen egiaren ezagutzari...Jainkoaren hatzak sortutakoan inskribatutako egia". Einsteinentzat -"oso erlijiosoa zen sinesgabe batentzat- Aita Santuarekin bat ez zetorren Jainkoa:
"Spinozaren Jainkoarengan sinisten dut, existitzen denaren harmonia antolatuan agertzen dena, ez gizakien patu eta ekintzetaz arduratzen den Jainko batengan."
Einsteinek erlijioa sineskera baino gehiago munduaren aurreko jarrera gisa baloratzen du. Adolf Keller, Einstein bere gaztetako urteetan ezagutu zuen Zuricheko teologoak, Princetonen 1941ean teologiako mintegi bat ospatzen zela eta bere ezagun zaharra bisitatu zuen. Elkarrizketaren berri Einsteinen biografo zen Carl Seeligi eman zion eta horrek honela gogoratzen ditu Kellerek elkarrizketaren inguruan emandako inpresio batzuk:
"Einsteinentzat, askatasuna da gizakien ondasunik handiena. Gure elkarrizketan berotu egin da Alemaniaz hitz egiterakoan, Hitlerren garaiaz, zientzia-askatasunari ere uko egin zion, eta horrekin Boterearen aurrean prostituitu zen. Horren harira oroimenean iltzatu zitzaidan zerbait esan zuen: 'Beti espero izan nuen Alemaniako Unibertsitateek askatasunaren aldeko borroka hastea. Baina oker nengoen. Hala eta guztiz ere -jarraitu zuen esaten-, nahiz eta Unibertsitateek ezer egin ez, gutxienez elizek askatasunaren alde borroka egin zuten, hala Eliza katolikoak nola protestanteak. Judutar bezala aitortu nahi dut. Eta borroka hori ez da inoiz ahaztu behar'. Ni izugarri poztu nintzen hori aitortu izanaz Einstein izpirituaren aldeko gisa azaltzen baitzen, ez inolako elizaren aldeko bezala."
Einsteinek pentsatzen zuen zientziaren eta erlijioaren arteko "gatazka gaindiezina", mendetan zehar zabaltzen ari zirenak, ez zuela oinarri sendorik. Berarentzat "zientzia erlijiorik gabe herren dago, eta erlijioa zientziarik gabe, itsu". Baita ere pentsatzen du zientzia moduren batean erlijio modu bat dela:
"Zail aurkituko duzu zientziako talenturik sakonenen artean, sentimendu erlijioso propiorik ez duen bat ere. Baina legoaren erlijiotasunetik desberdina da. Azken horrentzat, Jainko batek bere zaintzetatik onura ateratzea espero duen eta horren zigorren beldur den izaki bat da. Baina zientzialaria kausalitate unibertsalaren sentimenduak sorrarazten du. Berarentzat, etorkizuna iragana bezain eragoztezina eta zehatza den zerbait da. Moralean ez dago jainkotiarra den ezer; gizatiarra besterik ez den gauza bat da."
Berak erlijioa eta hiritarren prestakuntza ikusten zituen ikuspegitik, elkarbizitza hobetzeko eskolatik sustatutako "kultura etiko baten beharraren" alde azaltzen zen:
"Gure komunitateko bizitzaren egituraketa etiko-moralaren aldeko borrokaren desiraren garrantzi handienekoa da. Puntu horretan ez dago salbatuko gaituen zientziarik. Uste dut benetan gure hezkuntzan intelektuala dena bakarrik azpimarratzeak (eraginkortasunera eta praktikoa denera zuzendu ohi baita) eragin duela balio etikoen ahultzea."
Holandako Benito Spinoza filosofoa (1632 - 1677), Espainiako familia judu baten ondorengoa