Hezkuntza
Testuak: Antonio Moreno González doktorea
Nahiz eta bere gaztaroan fisika eta matematikako irakasle izan nahi zuen, lortu zuenean ez zuen gelekiko gehiegizko gogoa erakutsi, nahiago izan zuen ikasle gutxirekin eta ahal bazen ordutegi jakinik gabe lan egitea. Beraz, irakasle desberdina izan zen, ikasleekin zuen zuzeneko tratuagatik preziatuagoa jende askoko klaseetan baino, baina doktorego-tesiren baten zuzendaritza ere ez zuen bere kargura izan, talde murriztuekin lan egitea nahiago duen norbaitengandik espero daitekeen moduan.
Bere irakasleengandik jasotzen zuen tratuaz kexatzen zen emakume gazte bati idatzitako gutunean, Einsteinek gogorarazten dio antzeko tratua jaso izana: "nire independentziagatik gorroto ninduten eta laguntzaileak nahi zituztenean baztertu egiten ninduten". Horrek bere irakaskuntza arautura ez zegoela egokitua berresten zuen, gutxienez bere haurtzaro eta gaztaroan eskola prusiarretan egiten zenarekin. Eta aurrerago honakoa idatzi zuen: "Beste alde batetik, Princetona ikertzera bakarrik etorri naiz, ez irakastera. Hezkuntza formal gehiegi dago, batez ere Iparramerikako ikastetxeetan". Hala eta guztiz ere, estimu handian zituen irakaskuntzarako bokazioarekin sentitzen zirenak berarentzat "irakaskuntza beti tradizioaren altxorra hurrengo belaunaldiari transmititzeko bitartekorik garrantzitsuena izan baita...Gizateriaren jarraitasuna eta osasuna, ondorioz, lehen baino oraindik ere maila altuagoan irakaskuntzako erakundeen mende daude". Arau hori beti jaso zuen bere bizitzan zehar biktima edo lekuko izan zen zorigaizto eta desengainuen erremedio gisa.
Eskola baloratzen zuen ez ezagutzak hartzeko zentro gisa bakarrik, pentsatzen zuen "indibiduo gazteengan ongizate komunerako ezaugarri eta gaitasun baliotsuak landu beharko liratekeela". Prestakuntza pertsonala eta hiritargoarena ikaskuntza hutsaren aurretik jartzen zituen, baina izaeraren garapenean eragiteko metodoak ez zuen, bere iritziz, hitzezko transmisioa izan behar. "Izaera handiak ez dira entzuten eta esaten denarekin formatzen, lanarekin eta ekintzarekin baizik...zeregin jakinak egitearekin", askatasunez, "haur guztiek duten baina askotan garaiz aurretik ahultzen den jakin-min jainkotiar hori" sustatzeko beldurrik eta derrigortasunik gabe egin beharreko lanekin.
Gazteriaren zientzia-informazioari buruz honakoa pentsatzen zuen:
"Gazte baten burua ez da datuz, izenez eta formulaz bete behar: inolako unibertsitateko ikastarorik jarraitzeko beharrik gabe, liburuetan aurki ditzakeen gauza guztiekin. Azterketa-datuak gazteari pentsatzen irakasteko bakarrik erabili behar dira, gidaliburu batek ere ordezka ez dezakeen entrenamendua emateko. Benetako miraria da pedagogia modernoak oraindik bilaketaren jakin-min santua guztiz ito ez izana. Pentsatzen du pizti basati osasuntsu baten jatuntasuna ere desagerrarazi ahal izango litzatekeela, behin eta berriz, zigorraren mehatxupean, etengabe jatera derrigortuz nahiz eta goserik ez izan eta, batez ere, modu egokian aukeratuz irenstera derrigortuko den elikagaia"
Ikasle bat orientatzen