Judaismoa

 Testuak: Antonio Moreno González doktorea

Bere gaztaroan, Einstein ez zen komunitate judutarreko guztiz kide sentitu bere familian, bere osaba batek ezik, judutarren izaera ez zutelako benetan gauzatzen zutenek bezala bizitzen. Bere ardura erlijiosoak beste bide batetik zihoazen, eskolako prestakuntza eskola katoliko batean jaso zuelako. Pragan irakasle gisa ezarri zenetik aurrera, 32 urte zituenetik, ikusi zuen gertutik judutar asko bizitzera derrigortuak zeuden egoera: marjinaltasuna. Ordutik aurrera geroz eta gehiago onartu zuen judutarra zela eta gainera izan nahi zuela, Palestinako lurretan Estatu israeldarra errebindikatzen zuen mugimendu sionistarekin aliatuz. Einsteinek 1920ko hamarkadatik aurrera hartutako ospearen zati handi bat, zalantzarik gabe bere zientzia-ekarpenek sortutakoa, herrialde desberdinetan sionismoa babesten jardutearen ondorio izan zen, eta zehazkiago esanda, gertakari publikoetan parte hartuz, batzuetan jendetsuak zirenak, mundu guztiko komunitate judutarretan Jerusalenen Unibertsitate Hebrearra eraikitzea ahalbidetuko zuten fondoak lortzeko. Einsteinek mugimendu sionistak herri arabearekin bakean eta modu integratuan ezartzeko itxaropenak beteko zituena zalantzan jartzen zuen zenbait momentutan -eguneroko jasotzen dugu porrot horren berri- unibertsitate hura sortzeko egiten ari zen ahaleginak pena merezi zuen ere zalantzan jartzen zuen: seminario teologiko judutarra bihurtuko ote zenaren beldur zen.

Bere denboraren zati handi bat publikoan azaltzera zuzentzeaz gain, artikuluak eta manifestuak ere argitaratu zituen herri judutarrean beren burua identifikatzea eragin nahiz, kasu askotan mespretxuen, bazterkeriaren eta jazarpenaren ondorioz nor ziren ezkutatzen saiatzen baitziren. Identitate judutarraren zeinuak aitortzen ahalegindu zen eta "gizarte-justiziaren ideal demokratikoan kokatu zituen, elkarren arteko laguntzaren eta gizonen arteko tolerantziarekin bateratuta", "asmo intelektual eta ahalegin espiritual guztiak ondo hartzearekin" batera. Ezaugarri horiek Einsteinentzat "patuari herri honetako kide izateagatik eskerrak eman arazten dizkidan" tradizio judutarraren oinarrizko ezaugarri ziren, artikulu batean idatzi zuen "Zergatik gorrotatzen dituzte judutarrak?" ( Collier´s Magazine , New York, 1938).

Aintzatetsitako ikerketa antropologikoetan babestuta, Einsteinek mantentzen du herri judutarra berez ez dela arraza bat, nahiz eta horrela ulertzen duen historikoki jasan behar izan duten eta munduko sakabanatzearen kausa den jazarpenaren oinarri den propaganda politikoak. Bere izaera-ezaugarriengatik, azken finean, talde txikitan mundu guztiko biztanle zirelako, eta beren indarrak baterako ekintza barreiatuan mehatxua izan zitezkeela, horri esleitzen zion Einsteinek "gaur egun Alemanian ankerkeriaz hazten den judutarrenganako gorrotoaren oinarrizko kausa", esaten du lehen aipaturiko artikuluan.

Antisemitismoa hain izan zen motela, itsutzailea eta erradikala ezen Philipp Lenard, bere izpi katodikoengatik 1905ean fisikako Nobel saria izan zena, Einsteinek zuzentzen duen lege kuantikoa aurkitu baino lehen efektu fotoelektrikoan interesatua zegoena, eta aldi batez Milevaren irakasle ere izan zena, horregatik asko estimatzen du Albert Einsteinek, erlatibitatearen eta Einsteinen aurka azaldu zen eta hori erdeinuz kalifikatzen zuen "odolgarbi judutar" bezala, bai eta "zientzia judutarraren" aurka ere, Hertzekin zuen zorra ahaztuz, horiek ere judutarrak baitziren eta Lenardek bere zientziako arrakasten zati bat horiei zor baitzien.

Halako punturaino iritsi zen Lenarden intolerantzia eta oldarkortasuna ezen "judutarrak egiarako ulermenik ez duela bistakoa da, egiaren bilaketa saiatu eta serioko ikerlari zientzialaria arioa ez bezala... Zientzia, gizakiaren beste edozein produktu bezala, arrazagatikoa da eta odolak baldintzatzen du" bezalako astakeriak esatera iritsi zen.

lenard

 Philipp Lenard (1862 - 1947)

actosionista

Ikasle juduen biltzar bateko hitzaldia, 1924