Musika
Testuak: Antonio Moreno González doktorea
Bere amaren musika-dohainek eragina izan zuten Einsteinek sei urte zituenean bizitza guztian zehar bere musika-instrumenturik gogokoena izango zen biolina erraztasunez jotzen jakitean, zientziarekin batera bere pasioa izango baitzen. Bidaiatzen zuenean "Lina" deitzen zuen biolina eramaten zuen, bere musikaririk gogokoenak bakarrik edo konpainian interpretatzeko aukeraren bat iristeko zain. Musikan murgiltzearren zientzialari lagunekin jotzen zuen, bere inguruko bizilagunekin edo aukera hori eskaintzen zion edozeinekin. Kontzertu publiko eta pribatuetan parte hartu zuen, sinagogaren batean organoa lagundu zuen eta behin baino gehiagotan bere musika-ekarpenekin kausa sionistarako funtsak biltzen lagundu zuen.
Ondokoak izan ziren bere musikagile gustukoenak: Mozart, Bach, Schubert, Vivaldi, Corelli eta Scarlatti. Beethovenengatik ez zuen gar berdina, dramatiko eta pertsonalegia iruditzen zitzaiolako. Beste musikari batzuekiko iritziak zituen, baina Wagnerrekin ez zen inola ere ados azaltzen, nahiz eta operaren forma berriei egin zien ekarpena baloratzen zuen.
Horrela kontatzen du lan egin ondoren nola erlaxatzen zen, bizilagunei enbarazu ez egiteko batzutan sukaldean joz:
"Lehenengo inprobisatu egiten dut eta horrek laguntzen ez badit, Mozartengan bilatzen dut kontsolamendua; baina inprobisatzen ari naizenean eta zerbait lortzen dudala dirudienean, Bachen ekarpen argiak behar ditut amaieraraino iristeko."
1950. urte inguruan medikuaren aginduz biolina jotzea debekatu ziotenean, pianoan esertzen zen -Bechstein isats-piano batean- eta obra jarraituren bat interpretatzen zuen, batzutan, kaletik pasatzen zirenen poztasunerako. Biolina bere Bernhard Caesar bilobak jaso zuen oinordetzan, Hans Alberten semeak.
Einsteinek laguntasun ona izan zuen Espainiako Pau Casals (1876-1973) biolontxelo-jolearekin. Musikaz gain, herrien tiraniaren aurkako borrokak elkartu zituen. Casalsek, bera ere biktima izan zuen diktadura frankistaren aurka errebelatuta, Einsteini zuzenduz honakoa adierazten zuen: "Nik dauzkadan arma bakarrak batuta eta biolontxeloa dira: Ez dira hilgarriak, baina ez dut besterik. Horiekin protestatzen dut gizateriarentzat iraingarria iruditzen zaidanaren aurka". Jarrera horrek Einsteinen goraipamenak jaso zituen: "Beregan gehien miresten dudana bere jarrera tinkoa da, ez bere herriaren zapaltzaileen aurrean bakarrik, bai eta beti deabruarekin ituna egiteko prest dauden oportunista guztien aurrean ere. Argi aitortu dut munduak, gaizkileek beraiek baino are gehiago, oraindik zitalkeriak egiten dituzten eta laguntzen dituztenek gehiago mehatxatzen dituztela". Gogorarazten dugu Einstein Espainiako Errepublikaren alde azaldu zela beren herrialdeetan boto katolikoa galtzeko beldurragatik armada errepublikarraren armen enbargoa mantendu zuten Ingalaterra, Frantzia eta Estatu Batuen politika nabarmen uzteko beldurrik gabe.
Einstein, bestela izan ez litekeen moduan, musika-inspirazio ere izan da: bere izena duten musika-taldeak daude, zenbait abestitan aipatzen dute eta 1975ean Philip Glassek Einstein on the beach opera idatzi zuen non instrumenturik garrantzitsuena biolina zen eta biolin-jolea Einstein bezala karakterizatuta azaltzen zen.
Gaueko musika-emanaldia Princeton-en
Philip Glass-en Einstein on the Beach operako biolinista
Einstein sinagogan