Pertsonaiak
Testuak: Antonio Moreno González doktorea
Romain Rollanden (1866-1944) hirurogeigarren urtebetetzea zela eta Einsteinek honakoa idatzi zuen:
"Behin bakarrik ikusi dut nire begi hilkor hauekin. Europako hondamendia hasi eta zu oraindik zure inpresio berriaren mende zeundenean izan zen. Bakarti, behatzaile, gizonengandik esan ere ezin den jasanaz, argia ere askatu ezin izatearen kontzientziak zapalduta. Zuk inoiz ezin izan zenuen kontsolamendu osoa bilatu hoberenen artean eragin izanagatik zure arte jasoarekin eta zure hitzarekin; zuk beraiek sortutako miserian ahitzen ziren gizakiei lagundu nahi zenien. Masa zaratatsuak pasio pobreak mugituta jarduten dira eta horien mende daude guztiz, pertsonifikatzen duten estatuaren moduan... Zu, irakasle hori, ez zara isildu, borrokatu eta sufritu egin duzu...Europarrontzat hain umiliagarria den garai honetan, ikusi da espirituaren atletismoak ez duela arimaren zikoizkeriaren aurka babesten, ez eta basakeriaren sentimenduen aurka ere. Uste dut sentimendu zintzo eta gizatiarrak ez dutela hobe aurrera egiten Unibertsitate eta Akademietan herriko gizon ezezagun eta isilaren lantokietan baino. Gaur zugan eredua ikusten dutenen taldeak agurtzen zaitu. Gizon bakartien, gorrotoaren epidemiak eragiten ez dituen, moralki gizateria sendatzeko lehen helburu gisa gerra deuseztatzea lortu nahi duten gizonen taldea..."
Romain Rollandek Albert Einsteinen lehen jarrera bakezaleetan eragina izan zuen. Einsteinek aipaturiko topaketatik hau izan zen Rollandek beretaz atera zuen inpresioa:
"Einstein oraindik gizon gaztea da, ez oso altua, aurpegi zabal eta tristea du eta ile kizkurra, eskasa eta oso Beltza, grisez zipriztindua eta gorantz hazten dena kopeta dotoretik. Bere sudurra haragitsu eta irtena da, ahoa txikia, bere ezpainak beteak, masailak potxoloak, bere kokotsa biribildua. Bibote txiki erori bat du."
Zientzialarien artean, Max Planckengatiko (1858-1947) miresmena sentitu zuen, zientziaren benetako iraultzaile zela pentsatzen zuelako, eta 1902an Pieter Zeemanekin "fenomeno optiko eta elektromagnetikoen arteko loturari egindako ekarpenengatik" Nobel saria banatu zuen Hendrick A. Lorentzengatik (1853-1929) benerazioa. Einsteinen Lorentzenganako goraipamen ugarien artean, Lorentzen jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunari dagokion hau definitzailea da:
"Mende amaieran, herrialde guztietako fisikari teoriko guztiek H. A. Lorentz hartzen zuten guztien arteko nabarmenena bezala, eta arrazoi zuten. Gure garaiko fisikariek, oro har, H. A. Lorentzek fisika teorikoaren oinarrizko ideiak egituratzean izan zuen paper erabakigarriaren guztizko kontzientzia dute. Gertakari arraro horren arrazoia da Lorentzen oinarrizko ideiak hain ezagunak izatera iritsi direla ezen zaila dela zein ausartak izan ziren eta fisikaren oinarriak zein puntutaraino sinplifikatu dituzten ohartzea."
Einsteinen bizitza eta jarreran eragina izan zuen beste mezu bat Mahatma Gandhirena (1869-1948) izan zen. Gandhiren 70. urteurrena zela eta, Einsteinek ondoko goraipamena idatzi zuen:
"Bere herriaren buruzagia, aginpideen babesik gabe. Politikari horren arrakasta ez da gaitasunetan edo tresna teknikoetan oinarritzen, bere izaeraren konbentzitzeko ahalmenean baizik. Borrokalari garailea zen, beti indarra erabiltzeaz iseka egin zuena. Jakituria eta umiltasun handiko gizona, koherentzia eta erabakitasun zorrotzez armatua, bere indar guztiak bere herria altxatzera eta horren etorkizuna hobetzera zuzendu dituena. Europaren basakeriari gizaki soil baten duintasunarekin aurre egin dion gizona, beti bere nagusitasuna erakutsiz."
Hendrik Antoon Lorentz-ekin (1853 - 1928)