Zientzia-eragina
Testuak: Alberto Galindo Tixaire irakaslea
Einsteinen lanaren inpaktua izugarria izan da eta izango da.Txikienetik hasi (oinarrizko partikulen fisikaren teoria estandarra, eremu kuantiko erlatibisten teoriaren markoan) eta handienera (unibertsoaren teoria eskala handian, non erlatibitate orokorrak markatzen dion kosmologiari nolakoa izango den bere geometria globala eta bere eboluzio dinamikoa) doa, bestalde sinpleenetik (elektroi baten arrazoi giromagnetikoa) konplexuenera (super nova baten kolapsoa). Energia baxuenak (Bose-Einstein kondentsatuak nanokelvin gutxi batzuetako tenperaturan) ere ez ditu ahazten eta noski ezta altuenak (quark-gluoi plasma) ere. Aplikazio ohikoenekin (Global Positioning system) ere aritu zen, baina baita teknika sofistikatuenekin (optika atomiko ez-lineala) ere, etab.
A.E.-en inpaktua, ez da fisikara eta zientziara bakarrik mugatzen. Bere ideiek, aztarnak utzi dituzte kultura modernoan, plastikatik hasi eta poesiaraino. Era berean ezagutzaren teoria eta filosofia ere eragin ditu. Einsteinek, uko egin zien kontzeptu fisikoen sorrera enpirikoei, giza espirituaren sormen libretzat zituelako. Dena dela, pentsamendu logiko hutsak, ez digu kanpoko munduaren ezagutza ekartzen, hori esperientziak bakarrik ematen digu. Hala ere, kontzeptuek, zentzumenaren bitartez jasotzen ditugun esperientziak ordenatzen laguntzen digute, eta orain arte, natura beti agertu da sinplezia eta edertasun matematikoaren alde. Leibniz eta Planck lagun harturik, beti bilatu eta sinetsi zuen aurrez ezarritako armonian. Filosofiari buruz, esan beharra dago, erla-tibitatearen teoriak, filosofo guztiek, unibertsoarekiko zituzten ideiak birplanteatzera bultzatu zituela. Denbora, materia eta beranduago, esperimentuek setati kontra egiten dioten, Einsteinek errealismo lokalez bete zuen fisika kuantikoaren inguruan jarrera bat hartzera bultzatuak izan ziren. (nahiz eta ez zuten egin, hau baztertzeko gogorik ez zutenak konbentzitzeko adina indar).
Unibertsoaren hedatzearen irudikapena