Zientzia-obra
Testuak: Antonio Moreno González doktorea
Albert Einstein nazioarteko zientzia-komunitatean ezagun egin zuen obra 1905 eta 1906ko Annalen der Physik aldizkarian bilduta dago. Egileak 1905ean 26 urte zituela argitaratzeko entregatutako sei artikulu dira. Lan horietariko batzuk aurreratzen dute, teoria kuantikoarekin batera, zientziaren historialariek XX. mendeko zientzia-iraultza gisa hartu dutena. Einsteinen teorien izaera iraultzaileari dagokionez, horiei beste artikulu batzuk gehitu behar zaizkie, 1907tik aurrera idatziak eta baita ere Annalen azaldu zirenak, eta aldizkari horretan bertan 1915ean argitaratu zen eta grabitazioaren teoria berriaren oinarriak ezartzen zituenarekin amaitzen zirenak.
XIX. mendearen azken herenean, fisika klasikoak, Galileo eta Newtonen obretan oinarritzen zenak, ahultasunak azaldu zituen energiaren kontzeptuan oinarrituriko ikuspegi berritzailetik planteatutako munduaren ikuspegi mekanikoarekin erlazionaturiko zenbait alderdiren aurrean, atomista eta energisten arteko eztabaida eragin zuena. Baina zailtasun kontzeptual handienak sortu ziren lekua Maxwellen teoria elektromagnetikoaren eta Newtonen fisikaren printzipioen arteko harmonizazioan izan zen eta bateraezintasun hori Einsteinek bere 1905eko artikulu ospetsuetariko batean egindako proposamen ausartei esker konpondu zen. Bere lehenengo lanetatik Einsteinek agerian utzi zituen fisikako legeak antzemateko intuizio-gaitasun handia, nahi zuenean bakartuta mantentzeko gai zen kontzentrazio-gaitasuna, "esperimementu mentalak" asmatzeko ezohiko zorroztasuna eta, batez ere, bere garaiko zientziaren ezagupen zabal eta eguneratua.
Erlatibotasunari buruzko lanak amaiturik, Merkurioren aurrerapen perihelioaren kalkuluan nahiz 1919ko eguzki-eklipsean arrakastaz egiaztatuak, eta argiaren eta materiaren arteko elkarrekintzaren eta fisika kuantikoaren oinarriei buruzko beste artikulu batzuen ondoren, Einstein naturaren oinarrizko indar klasikoen bateratzea bilatzen jardun zen eta helburu zapuztu hori, bere bizitzaren zati handi bat hartu zion arren, oraindik ere XXI. mendeko fisikarentzako erronka da.
Berriro etxean, adoretsu
eta ausart