Máquinas de Ingenio. Jakintzen bidegurutzean

Arte eta Zientzia

Noiz
2023/11/24 - 2024/02/04
Lekua
Tabakalera, Donostia / San Sebastián
Antolatzaileak
Tabakalera, DIPC, Tekniker, BCC Innovation, Basque Center for Cognition, Brain and Language
Gehitu egutegira
iCal

Webgunea

Subscribe to Newsletter
Máquinas de Ingenio. Jakintzen bidegurutzean

Proiektuak Marina Otero Verzier, Laura MM, Amaia Vicente eta Elsa Yranzo artistek gidatu dituzte, eta Donostia International Physics Center, Tekniker, BCC Innovation eta Basque Center on Cognition, Brain and Language erakunde zientifiko eta teknologikoekin lankidetza estuan garatu dira. Tabakalerari lotutako herritarren komunitateen laguntza ere izan dute.

Compost computacional, Donostia International Physics Centerren (DIPC) eta Tabakaleraren arteko hirugarren lankidetzaren emaitza da. Marina Otero Verzier arkitekto eta ikertzailearen lana da, Txomin Romero, Silvia Bonoli, Raúl Angulo, Jens Stücker eta Fernando Álvarez Gonzálezen (EHU) elkarlan zientifikoarekin. Obrak datuak biltegiratzeak ingurumenean daukan eragina aztertzen du eta informazio digitalaren itxurazko lurrunkortasuna uzten du agerian. Errealitatean energia, ura eta lehengaiak kontsumitzen dituzten azpiegitura fisiko masiboak eskatzen baititu biltegiratze horrek.

Ordutegia:
2023 AZA 24 - 2024 FEB 04 | Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00