Artea eta Zientzia

Abangoardiako Artea eta Zientzia lotzen dituzten proiektuak ikertu, sortu eta zabaltzeko Tabakaleraren eta DIPCren arteko ekimena.
Artea eta Zientzia

Donostia International Physics Center lankidetza estuan aritu da hasieratik Tabakalerak bultzatutako Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea programarekin; lan egiteko modu berri bat, artearen, zientziaren eta teknologiaren arteko elkargunean, gure garaiko erronkei lotutako gaiak batera lantzeko.

VISIONES CUANTICAS

2025ean ospatuko den Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtea dela eta, Tabakalerak Visiones Cuánticas erakusketa inauguratuko du, Arts at CERNeko zuzendari Monica Bellok komisariatutako arte garaikidearen erakusketa, hamaika artistaren lana biltzen duena. Erakusketa otsailaren 21etik ekainaren 8ra egongo da ikusgai.

Basileako HEK (Haus der Elektronischen Künste) eta Eindhoveneko MU Hybrid Art House -ekin batera ekoitzi dute erakusketa, eta, aurrerago, hiri horietara bidaiatuko du. Visiones Cuánticas erakusketaren kolaboratzaile zientifikoen artean daude DIPC, Ikerketa Nuklearrerako Europako Zentroa (CERN) eta Tekniker ere.

DIPCk parte hartzen du erakunde kolaboratzaile gisa erakusketan, Jaione Camborda zinemagileak sortutako lan berrietako batean, baita bitartekaritza-espazioaren kontzeptualizazioan eta edukietan ere. Erakusketarako sarbidean dagoen gune honek, fisika kuantikoaren oinarrizko kontzeptuak, egunerokoan erabiltzen ditugun teknologia kuantikoak eta sortzen ari diren teknologia berriak (adibidez, ordenagailu kuantikoak) jendeari helarazteko balioko du.

Visiones Cuánticas erakusketaren inguruan, jarduera paraleloen programa oso bat garatuko da, familientzako tailerrak, dibulgazio-hitzaldiak eta fisika kuantikoari buruzko elkarrizketak barne hartuta.

Gainera, jarduera horiek guztiak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa zabalago baten barruan kokatzen dira, kuantikaren nazioarteko urtea ospatzeko BasQ estrategiaren barruan, eta horri esker Euskal Herriko hainbat herritara zabalduko dira aktibitateak.

ARTE ETA ZIENTZIA KONEXIO GEHIAGO

Tabakalera eta DIPCren arteko lankidetza arte eta zientzia proiektuetan 2020an sortu zen.

Sinbiosi horretan, DIPCk zientziaren arloan duen esperientzia eta koprodukzio artistikoetarako aukerak aurkitzeko gaitasuna dakar. Tabakalerak aldiz, artearen eta kulturaren esparruko esperientzia eskaintzen du. Artisten hautaketan eta komisariotzan duen esperientzia, baita Medialaben baliabideak ere tailerrak eta difusio jarduerak antolatzeko. Hala, prozesu artistikoaren zati handi bat Tabakalerako Medialab-en garatzen da, publiko orokorrak eta inplikatutako kolektiboek parte har dezaten.

Hauek dira orain arte garatutako proiektuak:

Sinbiosi horretan, DIPCk zientziaren arloan duen esperientzia eta koprodukzio artistikoetarako aukerak aurkitzeko gaitasuna dakar. Tabakalerak aldiz, artearen eta kulturaren esparruko esperientzia eskaintzen du. Artisten hautaketan eta komisariotzan duen esperientzia, baita Medialaben baliabideak tailerrak eta difusio jarduerak antolatzeko ere. Hala, prozesu artistikoaren zati handi bat Tabakalerako Medialab-en garatu da, publiko orokorrak eta inplikatutako kolektiboen parte har dezaten. 

Dagoeneko proposamen hauek jarri dira abian:
 

"Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean"
Eraskusketa Aretoa, Tabakalera: 2023ko AZAROAk 24 - 2024ko OTSAILAk 04 

Tabakalerak 2023an Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea ardatzaren inguruan sustatu dituen lan-prozesu bizien ondorioz sortutako zenbait prototipo erakusten ditu erakusketak. Proiektuak hainbat artistek zuzendu dituzte eta kolaboratzaile zientifiko eta teknologikoekin lankidetza estuan garatu dira. DIPCko Txomin Romero, Silvia Bonoli, Raúl Angulo eta Jens Stücker, Fernando Álvarez González (EHU) eta Marina Otero Verzier arkitekto eta ikerlariaren artean elkarlanean egindako "Compost Computacional" izeneko prototipo artistikoak datuak biltegiratzeak ingurumenean duen eragina aztertzen du. Lan honek, informazio digitalaren behin behineko itxurak, errealitatean energia, ura eta lehengai primarioak kontsumitzen dituzten azpiegitura erraldoiak ezkutatzen dituela nabarmentzen du.

"Clouds of Pollen. Data, Living material"
2. solairuko Harrera, Tabakalera: 2022ko URRIAk 06 - 2022ko AZAROAk 10

Monika Seyfried (PL) eta Cyrus Clarke (UK/FR) osatutako Grow Your Own taldeak, DNAren datuak landaretan gordetzeko aukerak ikertzen ari da 2017az geroztik. Azken lanerako, DIPCko ikerlari eta bizitza artifizialena aditua den Steen Rasmussen fisikariaren laguntza izan dute.

"Suprasprectives"
Eraskusketa Aretoa, Tabakalera: 2023ko AZAROAk 24 - 2024ko OTSAILAk 04
Patioa, Tabakalera: 2020ko IRAILAk 11 - 2020ko URRIAk 12

Berlingo Quadrature (Juliane Götz eta Sebastian Neitsch) artisten ikus-entzunezko instalazio hau Medialab Tabakalerak Ars Electronicarekin eta DIPCrekin lankidetzan ekoitzi duen lehena da. Supraspectives sortzeko prozesuan, artistek 590 antzinako satelite espioien datuak bildu dituzte, eta horien ibilbideak instalazioari jarraitzen dio. Sateliteen herena zabor espazialtzat har daiteke, zaharkituta edo hondatuta daudelako, baina hala ere, gure gainetik hegan jarraitzen dute.

Datozen hitzorduak
2025 Ots 21

"Visiones Cuánticas" arte eta zientzia erakusketa

Tabakalera, HEK, MU Hybrid Art House, CERN, DIPC, Tekniker

2025/02/21 - 2025/06/08 | Tabakalera (Donostia / San Sebastián)

Zientzia eta Teknologia Kuantikoaren Nazioarteko Urtean, 11 artistak errealitatearen perspektibak proposatzen dituzte "Visiones Cuánticas" (Ikuspegi kuantikoak) erakusketan. Anbizio handiko arte eta zientzia erakusketa honek DIPCren partaidetza izan du. Otsailaren 21etik ekainaren 8ra egongo da ikusgai, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, Donostian.

2025 Mai 9

Rainer Blatt eta Jaione Cambordaren arteko topaketa

Rainer Blatt, Jaione Camborda

18:00 | Tabakalera, Donostia / San Sebastian

Visiones Cuánticas (Ikuspegi Kuantikoak) erakusketaren baitan ekitaldi berezi bat antolatu da, Rainer Blatt fisikari eta teknologia kuantikoetan adituaren, eta Jaione Camborda zinemagilearen parte hartzearekin. Cambordak, DIPCren laguntza izan duen kuantikan inspiratutako obra batekin parte hartzen du erakusketan.