"Visiones Cuánticas" arte eta zientzia erakusketa

Artea eta Zientzia

Noiz
2025/02/21 - 2025/06/08
Lekua
Tabakalera (Donostia / San Sebastián)
Antolatzaileak
Tabakalera, HEK, MU Hybrid Art House, CERN, DIPC, Tekniker
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
"Visiones Cuánticas" arte eta zientzia erakusketa
Tabakalerak DIPCren lankidetzarekin antolatutako "Visiones Cuánticas" erakusketaren kartel ofiziala.

VISIONES CUANTICAS

2025ean ospatuko den Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtea dela eta, Tabakalerak Visiones Cuánticas erakusketa inauguratuko du, Arts at CERNeko zuzendari Monica Bellok komisariatutako arte garaikidearen erakusketa, hamaika artistaren lana biltzen duena. Erakusketa otsailaren 21etik ekainaren 8ra egongo da ikusgai.

Basileako HEK (Haus der Elektronischen Künste) eta Eindhoveneko MU Hybrid Art House -ekin batera ekoitzi dute erakusketa, eta, aurrerago, hiri horietara bidaiatuko du. Visiones Cuánticas erakusketaren kolaboratzaile zientifikoen artean daude DIPC, Ikerketa Nuklearrerako Europako Zentroa (CERN) eta Tekniker ere.

DIPCk parte hartzen du erakunde kolaboratzaile gisa erakusketan, Jaione Camborda zinemagileak sortutako lan berrietako batean, baita bitartekaritza-espazioaren kontzeptualizazioan eta edukietan ere. Erakusketarako sarbidean dagoen gune honek, fisika kuantikoaren oinarrizko kontzeptuak, egunerokoan erabiltzen ditugun teknologia kuantikoak eta sortzen ari diren teknologia berriak (adibidez, ordenagailu kuantikoak) jendeari helarazteko balioko du.

Visiones Cuánticas erakusketaren inguruan, jarduera paraleloen programa oso bat garatuko da, familientzako tailerrak, dibulgazio-hitzaldiak eta fisika kuantikoari buruzko elkarrizketak barne hartuta.

Gainera, jarduera horiek guztiak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa zabalago baten barruan kokatzen dira, kuantikaren nazioarteko urtea ospatzeko BasQ estrategiaren barruan, eta horri esker Euskal Herriko hainbat herritara zabalduko dira aktibitateak.

Informazio guztia Tabakaleraren webgunean